Azkuna Zentroak ateak edegiko ditu artista egoiliarren sorkuntza prozesuak erakusteko

Bizkaie! 2019-09-18 13:12   Kulturea

Jardunaldia irailaren 19an izango da 17:30etik 21:00etara.

Azkuna Zentroak ateak zabaldu ditu sorkuntza artistikoa hartzeko eta beraz, artista egoiliarrek eta Zentroko kideen prozesuak erakusteko. Irailaren 19an, Azkuna Zentrora hurreratzen diranek normalean ikusi ezin dituen sorkuntza prozesu artistikoak ikusi ahal izango ditue.

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, ikerketa, sorkuntza eta produkzinoa sustatzeko zuzeneko eta erakusketako arteen inguruan, artelanen produkzinoa bultzatu eta herritarrei erakusteko.

Sorkuntza artistikorako ate edegiko jardunaldian, bertaratzen diranek proiektua zelan egiten daben, lankideakaz lana zelan banatzen daben eta euren eguneroko lana Azkuna Zentroan ikusi ahal izango dabe.

Sortzailea hor egoteak balio gehiago emoten deutso espazio publikoari, espazioan esku hartzen dauelako; helburua ez da ikuskizun bat eskaintzea, prozesua, praktikea, aurreko eta ondoko egoerea, interes publikoari eskaintzea baino.

Jardunaldi honen inguruan, Komisario Barriak (KB) erakusketearen bigarren edizinoaren inaugurazinoa izango da. KB hiru kasu ezbardin hartzen ditu, Garazi Ansarena (Oiartzun, 1989), Marc Badalena (Bartzelona, 1976) eta Laura Vallésena (Castelló, 1984).

Garazi Ansaren ikerketeak artearen eta aktibismoaren arteko hartu-emonak berraztertzea proponiduten dau, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieran mobimentu feministeak Euskal Herrian egindako lanaren eta artisten praktikakaz dituan loturen ikuspegitik. Marc Badalen proposamenak naturearen eta landa-ingurunearen idealizazinoa kanon kultural modura, aztertzen dau, Vicente Ameztoyk eta beste artista batzuek eregitako irudizkotik abiatuta. Eta, azkenik, Laura Vallések ZEHAR eta Arena argitalpenen jarrera kritikoetara eta jarduteko moduetara hurreratzea planteetan dau, arte garaikidearen teoriatik eta kritikatik abiatuz.

KB proiektuan Azkuna Zentroa, CCI Tabakalera (Donostia) eta Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa (Gasteiz) batera dabiz.

DendAZ-ek ere bere ateak zabalduko ditu Kulturen Atarian THIS IS BASQUE DESIGN-en hainbat proiektu erakusteko. Mario Gaztelu artistak (ilustratzailea), Eder Aurre diseinatzaileak (moda), Proyecto Hemen (moda eta diseinua), Apetituk (bitxi-denda), Bernik (moda eta birziklapena) eta Ziriak-ek (ebanisteria) euren proiektuak publikoagaz konpartiduko ditue.

Artistakaz barriketaldiak egingo diran espazio guztien ordutegia 17:30etik 20:00etara izango da:

17:30: Oscar Gómez Mata / Kulturen ataria.

17:30: Haritu. Kultura digital eta teknologiako laborategia / Lantegia 2

17:30: Diego Díaz eta Clara Boj. Identidad quántica / Kulturen ataria

17:30: Urbanbat. Identidata. Identidadeei buruzko proiektu kolektiboa / Kulturen Ataria.

17:30: DendAZ. This is Basque Design / Kulturen Ataria.

18:00: Arte eta editorialen edizinoari buruzko topaketea, Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa erakusketako komisario dan Iván de la Nuez eta Jorge Oteiza Museo Fundazinoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosen artean / Bastida Aretoan.

18:00: Sigrid Stigsdatter. 1go. pasea / Lantegia 1.

18:30: consonni radio con Az / Kulturen ataria.

18:30: Jaiotz Osa. Loser. 1go. pasea / Lantegia 1.

18:30: Tana Garrido / Lantegia 2.

19:00: Sra Polaroiska. Consejo de sabias / Auditorioa.

19:00: Sigrid Stigsdatter. 2. pasea / Lantegia 1.

19:30: Jaiotz Osa. Loser. 2. pasea / Lantegia 1.

20:00: Komisario Barriak erakusketearen inaugurazioa / Lantegia 2.

20:30: Nestor Lizalde. Aquelarre Eléctrico / Terraza.

21:00: Cocktel + DJ Felix Daniel / Terraza.


Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa. Erakusketa idatzi. Liburua erakutsi topaketea

Azkuna Zentroak antolatutako Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa erakusketea da arte eta editorialen edizinoari buruzko topaketa honeen hari gidaria; horretaz jardungo dabe erakusketako komisario Iván de la Nuezek eta Jorge Oteiza Museo Fundazinoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanosek, Azkuna Zentroko zuzendari Fernando Pérezek aurkeztu ondoren.

Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa aldi berean da erakusketa bat, arteak eskaintzen dauen aukera narratiboari buruzko gogoeta bat eta, azkenik, abentura hori kokatzeko espazio komun bat eregitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu