Bilboko Udal Musika Bandeak 'Sentsazinoen Musikea' denporaldi barria aurkeztu dau
2019-09-13 07:55 MusikeaSentsazioen Musikea izeneko denporaldi barria irailaren 13an hasi eta apirilaren erdialdean amaituko da.
Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak; Bilbao Musikako Zuzendari Kudeatzaileak, Ana Madariaga eta Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularrak, Jose R. Pascual-Vilaplanak, musika Bandako 2019-2020 denporaldi barriko kontzertu programea aurkeztu dabe. Sentsazioen Musikea izeneko denporaldi barria irailaren 13an hasi eta apirilaren erdialdean amaituko da.
Azkuna Zentroan, Euskalduna Jauregian eta Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan izango dira kontzertuak; Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak atontzen dauen bosgarren denboraldia da hau.
Tradizinoari jarraituz denporaldi barriaren lehenengo bi kontzertuak Azkuna Zentroa izango dabe eszenatoki nagusi eta biak 19:00etan hasiko dira. Lehenengoa irailaren 13an. Ikuskizun aparta izango da, izan be, El Principito obrearen estreinaldui absolutua nabarmenduz.
Aste bi geroago, irailaren 27an, Azkuna Zentroko Kulturen ataria barriro be kontzertu berezi baten eszenatoki bihurtuko da, Luis Manuel Sanchez Rivas zuzendari gonbidatuaren eskutik. Bilboko Bandeak antolatutako Orkestra Zuzendaritzeari buruzko III. Topaketen irabazle subertau zan eta horren saria kontzertu honetan bandearen zuzendari lana izan zan. Sentsazinoak Mexikotik lelopean ikus-entzuleek milaka urteko kultura baten soinuez gozetako aukerea izango dabe.
Urrian, barriz, Euskalduna Jauregiko Auditorioa izango da ardatza. Kontzertu guztiak domeketan egingo dira, 12:00etatik aurrera eta sarrerek, kasu gehienetan 5 euroko prezio herrikoia izango dabe (salgai Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean edota BBKko zerbitzu anitzeko kutxazainetan).
Lehenengo kontzertua urriaren 6an izango da: Gershwinen azalpen biografikoak izenekoan. Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendariak, Albert Guinovart pianisteagaz batera, bandako 45 musikariak zuzenduko ditu
Zemendian, hilaren 17an, Euskalduna Jauregiko Auditorioan Etorkizuneko haizeak hitzordua izango da Nacho de Paz zuzendari gonbidatuaren batutapean.
Azkenik, 2019a behar dan moduan amaitzeko, abenduan ikuskizun bi izango ditugu. Lehenengoa abenduaren 1ean izango da. Kultura biren arteko zerumuga soinudunak ibiliko ditugu Altuerako sentsazinoak izenekoagaz. Okasino honetan geure udal bandeagaz batera Javier Eguillor, nazinoarteko solista eta Valentziako Orkestrako tinbalari ospetsua izango da.
Abenduaren 22an, umezaroaren erretratuak izango dira Begiradak umezarotik izeneko emonaldiaren protagonista nagusiak. Jose R. Pascual-Vilaplanaren batutapean eta Marife Nogales mezzosopranoaren, Bilbao Musikako Ume Abesbatzaren (zuzendaria: M. Olmos) eta Bilboko Koral Alkarteko Ume Abesbatzaren (zuzendaria: J.L. Ormazabal) parte-hartzeagaz Grainger, Hess eta De Meijren lanak entzungo ditugu.
2010ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 19an izango da da Euskalduna Jauregian Uri biren arteko erretratuak lelopean. Uri bi, banda bi, musika bateratua. Bilboko musika bandeak Bartzelonako udal Bandeagaz jardungo dau. Pascual-Vilaplanak zuzendutako emonaldian euskal obra eta lan katalanak entzungo dira.
Bilboko Bandeak kontzertu zikloan hurrengo hitzordua zezeileko lehenengo asteburuan izango da, hain zuzen be, hilaren 2an. Frantziatik Hungariara izeneko bidaia egingo dogu, Jan Cober zuzendari holandarraren batutapean.
Jarraitzeko, zezeilaren 16an bandaek geure bandako bakarlariakaz David Abellan bonbardinoagaz eta Jose Miguel Rochina tubeagaz jardungo dau. Bertan estreinaldi bi eskainiko dira.
Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martian amaituko da eta oso era berezian egingo dau, Eurovision Jaialdia omenduko dauen eta kolaborazinoz betetako kontzertu baten bidez. Martiaren 1ean, Iñaki Urkizu eta Jose A. Pina-ren moldaketakaz, zuzendaritza bikotxaz gan, ikuskizunean beste sorpresa bat be egongo da, izan be, Anabel Condek eta Serafin Zubirik ahotsa jarriko dabe eta azken honek gainera pianoa joko dau.
Azkenik, martiaren 22an, Askatasuneko soinuak ikuskizuna izango da. Rubén Simeó Vigoko tronpetearen eta Musikeneko ikasleen laguntzinoagaz Bienzobas-Pagolaren eta Sandovalen obrak estreinauko dira.
Bandeak batuta entzutetsu bi izango ditu zuzendari gonbidatu: Jan Cober eta Nacho de Paz. Era berean, urtarrilaren 7 eta 10 bitartean egingo diran IV topaketetan Thomas Doss zuzendari eta konpositore austriarra izango da irakasle gonbidatua. Iñaki Urkizu Bandako zuzendari ordeak be hartuko dau batutea (Pascual Vilaplana zuzendariagaz batera) martiaren 1eko Festiband Eurovision izenekoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!