Durangoko Azokako guneetan aurkezpenak proponiduteko deialdia irailaren 16an zabalduko da
2019-09-12 10:49 KultureaProposamenak aurkeztu ahal izango ditue irailaren 16tik urriaren 14ra.
Durangoko Azokea ez da liburuak eta diskoak erosteko lekua bakarrik, askoz harago doa bere izakerea, izan be, Kulturearen Plaza bihurtzen da eta zenbait ekitaldiz gozetako aukerea izaten da urtero-urtero. Egitarau zabala atontzen dabe azokako zazpi gune ezbardinetan, berbarako, aurkezpenak, mahai-inguruak, berbaldiak, tailerrak eta bestelakoak.
Gauzak holan dirala, irailaren 16an zabalduko da epea gune horreetan proposamen aukerak egiteko deialdia eta urriaren 14ra izango dabe sortzaileek euren proposamenak egiteko aukerea.
Hona hemen gune bakotxaren gidea:
- Areto Nagusia: Aurkezpenetako 20 minutuko tarteak egokitzen dira, eta azokako partaideek eta euskerazko lanek dabe lehentasuna. Halan da be, beste proposamen bereziek be izaten dabe noizbehinka lekua.
- Kabi@: Kultura digitalagaz zerikusia daben aurkezpenak eta ekitaldiak antolatzen dira. Egitarauaren zati bat aurrez zehazten da, baina proiektu zehatzak aurkezteko behar izaten dan tartea be egokitzen da.
- Ahotsenea: Sortzaileen gunea da. Aurten, webgunean online egongo dan formulario bidez bakarrik jasoko dira eskariak. Ahotsenea gune bitan banatzen danez, formulario bi egongo dira, barriketak eta kontzertuak:
• Ahotsenea Barriketak: Euskerazko literatura lanak aurkezteko gunea da eta 20-30 minutuko aurkezpenak egiteko aukerea dabe sortzaileek.
• Ahotsenea Zuzenekoak: Landakogunearen alboan, karpapean kokatzen dan gunea da. Euskerazko lanak aurkezteko musika kontzertu laburrak dira, 20-30 minutukoak.
- Szenatokia: San Agustin Kultur Gunea da kokalekua, oinezko bidean Landakogunetik 5 minutura dago, hain zuzen be. Antzokia da eta euskerazko antzezlanek edota arte eszenikoakaz zerikusia izan leikien proposamenek osotzen dabe egitaraua.
Dana dala, aurrez zehaztuta dago egitaraua da eta ez da gune honetarako deialdirik zabaltzen.
- Irudienea: Landakogunetik 100 metrora dago, Durangoko Zugaza Zineman. Euskerazko ikus-entzunezkoak erakusteko gunea da eta aurkezten dan ikus-entzunezkoaren proiekzinoa baino lehen, 10-15 minutuko azalpen laburra egiteko tartea izaten da.
- Saguganbara: Landakogunearen ondoan, Alkartegia eraikinaren hall eta aretoan dau kokalekua. Ume eta gazte arloan, arte diziplina ezbardinetako sormen lanak ezagutzera emoteko gunea da, beraz, denpora tarteak disziplinetara egokitzen dira.
- Plateruena: Landakogune ondoko antzokia da. Azoka egunetan, egunez taberna zerbitzua eta gauetan kontzertu luzeak eskaintzen ditu. Ez da aurkezpenetarako deialdirik zabaltzen, antzokiko arduradunek ohiko bideetatik programetan dabe eta ordaindutako kontzertuak dira.
Deialdia zabaltzen danean zer egin
Zure aurkezpena egin nahi dozun gunea bisitau behar dozu (Azokako webgunean Guneak ataletik daukazu sarrera zuzena edota gune bakotxaren izenburua artikulu honetan klikatuz), eta gune horri jagokozan argibideak jarraitu behar dituzu. Gauza bi izan behar dira kontuan:
- Irailaren 16tik urriaren 14ra egongo da deialdia zabalik.
- Eskaria egiteak ez dau esan nahi onartua izan dala. Jagokon guneko arduradunaren baieztapena jaso behar dozu, emailez zein telefonoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!