Martxan da Consonni Radio AZ-gaz irrati saioaren denporaldi barria

Bizkaie! 2019-09-11 08:15   Kulturea

Phoenix Ragazza Jone Uriarte eta Lur Olaizolarena da, euskera hutsean egindako programea.

Consonni argitaletxeak, Bilboko Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarrak, consonni radio AZ-gaz irrati-saiotik abiatuta, esperimentazinoa egiten dau berbea eta irrati-entzuketeagaz eta kultura kritikoa zabaltzen dau Atarian dagoan estudioan.

Bertatik, martitzenero, irrati-saioak jarraitu ahal izango dira, baita streaming bidez consonniko webgunean, AZ-ko webgunean, eta ivoox edo iTunes irrati plataformatan be.

Denporaldi barri honetan, consonni radio AZ-gaz finkatutako programek be jarraipena izango dabe: Alicia San Juanen Voces en el jardín eta Arrate Hidalgo eta Laura Lazcanoren ¿Qué haría Barbarella?.

Horrezaz gan, consonnik egindako deialdi publikoaren ondorioz, hurrengo hilebeteetan emitiduko diran 3 programa hautatu ziran.

Voces que caminan (Oinez dabilzan ahotsak) Gabriel Villotarena da, eta soinu-dokumentalaren eta saiakerearen arteko formatu hibridoa da. Soinu-collagean musikea, ahotsak eta landako grabazinoak dagoz, isiltasuna bilatu nahi dau eta gorputzak mobidukeran sortzen dauen soinua be bai.

Phoenix Ragazza Jone Uriarte eta Lur Olaizolarena da, euskera hutsean egindako programea. Zinemearen eta irratiaren arteko hartu-emonak planteetan ditu ikuspegi feministatik, eta begiak, begiradea, entzunaz eraldatzeko proponiduten deusku.

T.R.A.U.M.A. Magda De Santok eta Duen Sacchik gidatutako irratsaioa da, queer/Kuir/Cuir komunidadeko artista, ikerlari, kuratore, aktibista, idazle, sortzaile eta langileen diasporako eta migrazinoko esperientziatik abiatuta sortutako kultura publikoak konpartidutekokonbita egiten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu