Harrerea 2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimeneko sarituei
2019-09-10 09:40 KultureaSaritutako lanakaz liburua argitaratu dau Eusko Jaurlaritzeak, eta eskola guztietara bialduko da.
Zugarramurdin
2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura ekimenean irabazle izan diran 20 neska-mutil gazteek Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan jaso dabe autortzea, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea eta Lucia Torrealday Hezkuntza Barriztatzeko zuzendaria buru zirala. Bost egunez Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean egonaldia egin ondoren heldu dira gazteok Gasteizera, izan be, sormena lantzeko tailerretan eta beste hainbat jardueratan parte hartu dabe gazteok. Egonaldi horixe izan dabe irabazleek sari nagusia. 34. edizinora heldu da aurten gazteen literaturzaletasuna bultzatzeko Hezkuntza Sailak 1986tik antolatzen dauen lehiaketea.
2019ko Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimenean 175 lan aurkeztu dira, 37 lan poesian eta 138 prosan. Egungo euskal literaturan eta kultur munduan entzute handikoak diran izenek osotu dabe aurten be Urruzunotarrak Gehituz ekimenaren epaimahaia: Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Goiatz Labandibar, Jasone Osoro eta Patxi Zubizarreta izan dira epaimahaikide.
Urruzunotarrak, 34 urteko ibilbidea
Urte luzez indarrean izandako Urruzuno literatura-lehiaketearen jarraipena da gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena. Ikasleen artean euskeraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, berba lauz edo olerkiz, euskerazko sormena belaunaldi gazte barrietan indartzeko. Baina azaldutako hori ez da asmo hutsa, azken hamarkadetako jardunak ondo frogatu dauen egia baino: Urruzuno saria irabazi izan daben hainbat neska-mutil egungo euskal idazle, kazetari, bertsolari edo gidoigile ezagunenen artean dagoz.
Urruzunotarrak Gehituz literatura-ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen dau, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Edadea kontuan hartuta, kategoria bi dagoz: A kategorian, Batxilergoan eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako gazteek hartzen dabe parte; B kategorian, barriz, DBHko 3. eta 4. mailetan dabizanek.
Aurten sarituak izan diran lan guztiakaz liburua argitaratu dau Hezkuntza Sailak Sagastiberri bilduman. Liburua laster banatuko da eskola guztietara, eta parte-hartzaile guztiei be bialduko jake.
Urruzunotarrak Gehituz 2019 - Saridunak
POESIA, A kategoria
- Naia Badiola Solabarrieta. Idazlanaren izenburua: Niak. Ikastetxea: Ondarroako Ondarroa BHI.
- Maddi Aiestaran Iparragirre. Idazlanaren izenburua: Oroitzapenen kutxa. Ikastetxea: Beasaingo Beasain BHI.
- Maddi Zabalo Mateos. Idazlanaren izenburua: Plazeraz eta antzeko gauzez. Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.
- Irune Huerta Tejada. Idazlanaren izenburua: Euria. Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastolea.
- Libe Goitia Artetxe. Idazlanaren izenburua: Olatuen antzera. Ikastetxea: Galdakaoko Elexalde BHI.
POESIA, B Kategoria
- Ane González Castillo. Idazlanaren izenburua: 1937. Ikastetxea: Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolea.
- Uxue Pérez Mujika. Idazlanaren izenburua: Bidean. Ikastetxea: Beasaingo La Salle San Jose Ikastetxea
- Amets Amutxastegi Maguregi. Idazlanaren izenburua: Denbora makina. Ikastetxea: Lekeitioko Lekeitio BHI
PROSA, A Kategoria
- Oihana Arana Cardenal. Idazlanaren izenburua: Volfgang. Ikastetxea: Eskoriatzako Arizmendi Ikastolea.
- Maddi Zabalo Mateos. Idazlanaren izenburua: Agur, laztana. Ikastetxea: Igorreko Arratia BHI.
- Olaia Azurmendi Marcos. Idazlanaren izenburua: Herria. Ikastetxea: Andoaingo Aita Larramendi Ikastolea.
- June Silva Larrea. Idazlanaren izenburua: Oiloaren kukurrukua. Ikastetxea: Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastolea.
- Kattalin Urrengoetxea Uribarri. Idazlanaren izenburua: Zuretzako hitz ederrak. Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI
- Elisabet Zaldua Barquín. Idazlanaren izenburua: Programa. Ikastetxea: Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena BHI.
- Irail Lartzaguren Cárdaba. Idazlanaren izenburua: Elurraren justizia. Ikastetxea: Pasaiako Pasaia-Lezo Lizeoa.
PROSA, B kategoria
- Garazi Urdangarin Larrea. Idazlanaren izenburua: Ordulariko orratzak. Ikastetxea: Hernaniko Hernani BHI.
- Nora López Agirreurreta. Idazlanaren izenburua: Ez zaitez gelditu Ikastetxea: Errenteriako Orereta Ikastolea.
- Paula Kareaga Plaza. Idazlanaren izenburua: Katisha dut izena. Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI.
- Jone Urbieta Lejardi. Idazlanaren izenburua: Barkaidazu. Ikastetxea: Markina-Xemeingo Markina BHI.
- Klaudia Olasolo Igarza. Idazlanaren izenburua: Izarren sorrera. Ikastetxea: Elorrioko Elorrio BHI.
- Ekaitz Martín Pérez. Idazlanaren izenburua: Itsasarteko amesgaiztoa. Ikastetxea: Gernika-Lumoko Gernika BHI.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!