Bueltan da Eztabaidak Literatureagaz zikloa
2019-09-06 13:12 KultureaGastronomia eta literatura baltza buztartzen dituan berbaldia martitzenean izango da.
Udako etenaldiaren ostean, Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literatureagaz zikloa barriro martxan ipiniko dau Bilboko Udalak. Literaturearen alderdi izkutuak arakatu eta beste adierazpide artistiko batzukaz hartu-emonetan jarteko asmoz sortu zan zikloa 2007an, eta bertoko zein kanpoko autoreak konbidetan ditue. Urteotan, 300 bat idazle pasau dira Bidebarrietatik, eta 10.000 entzule baino gehiago.
Lantzean erderaz, lantzean euskeraz izaten dira hitzorduak, beti doban eta nahi daben herritar guztiei zabalik. Oraingo honetan, ikasturte barriari ekiteko, gaztelaniazko saioa antolatu dabe. Xabier Gutierrez sukaldari eta idazle donostiarra eta Yanet Acosta idazle eta kazetari kanariarra ibiliko dira barriketan. Biek idatzi ditue nobela baltzak zein sukaldaritzakoak.
Konbidau bien ibilbidea kontuan hartuta, nobela baltzaren eta goi mailako gastronomiaren arteko loturearen ganean egingo dabe berba, Noir y gastronomia izenburupean. Moderatzailea Ana Vega, Biscayenne, kazetaria izango da.
Hitzordua martitzenean, hilak 10, izango da, 19:30ean, Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan. Bertara joan ezin dauenak streaming bidez ikusteko aukerea izango dau, Kulturgunearen webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!