Badatoz 2019ko Poesia Orduak

Bizkaie! 2019-09-05 10:54   Kulturea

Hilaren 9an eta 10ean izango da hitzordua, Donostian.

'Munduko poesia kaia' ikuskizuneko protagonistak | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Euskal Jaien barruan, euskal literaturearen txokoa da Poesia Orduak. Aurten, ekitaldi nagusi bi egongo dira Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Alkarteak antolatutako zikloan. Victoria Eugenia antzokian izango dira, astelehen eta martitzenean, hau da, hilaren 9an eta 10ean. Ramon Saizarbitoriak orain dala 50 urte idatzitako Egunero hasten delako nobela aitzindaria eta Munduko Poesia Kaierak bildumea izango dira ardatzak oraingoan.

Irakurraldi musikatua egingo dabe Egunero hasten delako-ren mende erdia gogoratzeko, astelehenean. Bere sasoian, euskerazko nobela modernoen arteko lehenenengoetarikoa izateaz gan, gizartean bolo-bolo egozan baina tabua ziran gaiak lantzeagaitik egin zan ezagun Saizarbitoriaren liburua. Gaur egun, gure literaturako klasiko handienetako bat da.

Nobela horretako zein Saizarbitoriaren beste liburu batzuetako txatalak buztartuta egingo dabe irakurraldia. Era horretara, idazlearen barruko mundu sentimentalaren errepasoa izango da, musikeak lagunduta. Beñat Sarasola da ikuskizunaren koordinatzailea. Koldo Izagirrek, Koruko Herasek, Lourdes Oñederrak, Iban Zalduak, Jabier Muguruzak, Irene Ojangurenek, Susana Mendiolak, Txeli Orozek eta Mertxe Parrak be hartuko dabe parte.

Martitzenean, Munduko poesia kaia ikuskizuna egongo da. Oholtzan, Iraia Elias, Jose Luis Otamendi eta Noemi Viana, Munduko Poesia Kaierak bildumako testuak irakurten. Olerkietako berbak mobimendu bihurtuko ditue. Ikuskizun biak 19:30ean hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu