Santa Maria Katedrala 2019ko Europako saria jasoteko hautagaien artean dago
2019-09-03 10:55 KultureaEuropako Arkeologoen alkarteak (EAA) emoten dau urtero saria.
EAAren Urteroko Batzar Orokorraren edegiera ekitaldian emongo da sarien barri datorren irailaren 4an Bernan (Suitzan). Bertan Agustín Azkarate, Ondare Eregiari buruzko Ikerketa Taldeko zuzendaria eta Kultura Paisaje eta Ondareari buruzko Unesko katedraduna izango da.
Eskuratu ezkero, maila instituzionalean, Arkeologiako saririk garrantzitsuena Estaduko erakunde bati emoten deutsien lehen aldia izango da.
1999an sortu eban Arkeologoen Europako Alkarteak saria eta ordutik batzorde independente batek erabagiten dau urtero saria nori emon. Ondare arkeologikoaren inguruko ezagutza sortzeagaitik, honen zabalkundeagaitik, babesagaitik eta Europako ondare arkeologikoa hobetzeko egindako lanagaitik saritzen ditue norbanako zein alkarteak.
2018tik, sariak kategoria bi ditu:
Banakako kategoriak ekarpen akademiko bikaina edo aparteko partaidetza personala saritzen dau.
Kategoria instituzionalak, Europako ondare arkeologikoa iraunarazo eta zabaltzen laguntzen daben tokiko, eskualdeko, nazinoko edo nazinoarteko ekimenak saritzen ditu. Gasteizeko Santa Maria Katedrala proiektuak kategoria honetan eskuratu leike saria.
Europako Arkeologoen Alkartea nazinoarteko arkeologoen alkarterik garrantzitsuenetako bat da eta egun 2.500 kide baino gehiago ditu.
Izendapena
Maiatzean Eusko Jaurlaritzea izan zan, Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria buru, Santa Maria Katedralaren Proiektua sarietara proponidu ebana.
Izendapenaren izen osoa, The Santa María Cathedral Project in Vitoria-Gasteiz da eta bere burua Agustin Azkarate, UPV-EHUko Ondare Eregiari buruzko Ikerketa Taldeko zuzendaria eta Kultura Paisaje eta Ondareari buruzko Unesko katedraduna da.
Santa Maria katedralaren hautagaitzea beste erakunde eta alkarte askok babestu dabe, besteak beste, Gasteizko Udala, Consejo de Cultura Galega, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta
Bardintasunerako Batzordea, Valle Salado de Añana Fundazinoa, UNESCO Etxea, Kultura, Ideas and Strategies for Cultural Heritagem, Jaengo Unibersidadeko Iberiar Arkeologiako Ikerketa Institutua, Salamankako Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Ikasketen Institutua eta Innology Lab Network.
Santa Maria katedralaren proiektua
Santa Maria katedrala Gasteizeko auzo historikoan eregita dago, uriko gunerik altuenean. 1990eko hamarkadearen erdialdean, eraikina jausteko egoan eta horregatik 1994an zarratu egin eben.
Hasieratik eraikinak egiturazko arazo larriak zitula ikusi eben adituek eta argi geratu zan orduan, tenplu zaharraren ezagutza sakona izango zala, diagnostikoa lortzeko elementurik funtsezkoena, eta ezagutza horrek estrategia beraren barrun diziplina anitzen parte hartzea eskatzen eban. Baina arazoak ez ziran hor geratu laster jatorri arkitektonikoa ez eban beste arazo bati aurre egin behar izan eutsien, izan be, Gasteizeko Alde Zaharrak be arazoak zituan. Auzoan bizi zan jentearen bizi baldintzak ez ziran egokienak, baliabide ekonomikorik ez eta etorkin tasa handia, hori zan auzoaren egoerea. Horrek guztiak arazoak sortzen zituan auzoaren garapenean eta gizarte kohesinoan. Beraz, auzoan galdutako bizi kalidadea berreskuratzea bihurtu zan proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat, obretan eta edegita, erantzun handiko idea barritzailea. Testuinguru horretan sortu zan Obretan eta edegita leloa, proiektuaren arduradunek ikerketa zientifikoak erantzukizun soziala be baebala pentsau eta lanak herritarakan hurreratu nahi izan zituen.
2000ko bagilean, bisita sistemea ezarri eta horri esker, herritarrek katedrala bisitau ahal izan eben zaharbarritze lanetan ebizen bitartean. Inork ez eban susmatzen orduan, denporeagaz, lelo horrek eta esperientzia horrek nazino eta nazinoartean oihartzun handia izango ebanik. Ez bakarrik tokiko proiektuetan, izan be, Espainian, Europan edota Hego Amerikan be lan egiteko modu horri eutsi eutsien.
Ikerketa arkeologikoek uriaren inguruan egoan ezagutza historikoa ezbaian jarri eban. Induskatutako 4.000 metro koadroek uriaren historiaren alderdi ezezagunak danen begi bistan itxi zituen.
Dokumentalak, aldizkariak eta doktore-tesiak
Urteotan, uriko biztanleek gogoz jarraitu ditue aurkikuntza barriak. Emoitzek 7 doktore-tesi eta ehun argitalpen zientifiko baino gehiago ekarri ditue; Plan Zuzentzaileak, Europa Nostra saria (2002) irabazi eban, Kultur Ondarea iraunarazpenagaz lotutako Europako sari gorena. Horrezaz gan, dokumental ugari eta zenbait film luze egin dira bai eta Archaeology of Architecture aldizkaria sortu be.
Aberastasuna kudeatzeko eredu barria
Proiektuak ondarea kudeatzeko modu barri bat ekarri eban, izan be, alderdi tekniko eta zientifikoak alde batera itxi barik, ikerketa zientifikoaren erantzukizun soziala landu eben proiektuaren arduradunek.
Gizarte gaietan; Proiektuak harrotasuna eragin eban herritarren artean. Uriko biztanleek Santa Maria Katedralaren Proiektuak uriari nazinoarteko ospea emoten eutsola ikusi eben.
Ekonomia arloan; Consulting enpreseak egindako azterlanean ikusi daitekeen moduan, katedralean gastau zan euro bakotxeko, 3,5 euro itzuli ziran lurraldera, zerga, soldata, zuzeneko eta zeharkako lana edota bidaietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!