Hemen da XIV. Juan San Martin Bekea

Bizkaie! 2019-09-03 08:05   Kulturea

2019ko proiektuak Eibarko Udalean aurkezteko epea 2019ko irailaren 2etik urriaren 11ra izango da.

Juan San Martin Usartzan Klub Deportiboaren mendiko dominea jasoten, atzean Akondia baserria. Argazkia: Gure Gipuzkoa. Juan San Martin fondoa. | Ikusi handiago | Argazki originala

XIV. edizinoa beteko dau Eibarko Udaleko Euskera Batzordeak Udako Euskal Unibersidadearen laguntzinoagaz emoten dauen beka honek, 2001ean izan baitzan lehenengoa.

Hona hemen orain arteko irabazleak eta lanak:

- 2001: Antropologia eta Filologia. Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003).

- 2002: Artearen historia eta Historia. Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008).

- 2003: Botanika eta Mendizaletasuna. Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.

- 2004: Kazetaritza eta Literatura. Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013).

- 2005: Zuzenbidea eta Filosofia. Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007).

- 2006: Linguistika eta toponimia. Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010).

- 2007: Antropologia eta Arkeologia. Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.

- 2008: Artea eta Mendizaletasuna. Hutsik geratu zan.

- 2009: Artea. Francisco Javier Muñoz Fernández. Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizino digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6).

- 2011: Mendizaletasuna. Haritz Monreal. Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekeari uko egin eutsonez lana ez da amaitu).

- 2013: Kazetaritza. Maialen Odriozola. Eibar.org atariaren analisiaren bidetik.

- 2015: Etnologia. Josu Ozaita eta Jaime Altuna. Itzalitako kalabazen berpiztea (ISBN: 978-84-8438-651-3).

2017: Arkeologia. Hutsik geratu zan aurkeztutakoek ez ebelako bekea eskatzeko baldintzak beteten.

Ikusi 2019ko oinarriak.

Ikusi Juan San Martinen biografia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu