Bilbo 'Uriburua 2019' saria irabazteko finalista hautatu dabe

Bizkaie! 2019-09-03 08:15   Kulturea

Barrikuntzea aprobetxetako gaitasuna frogatu leiken uriari emongo deutsie saria.

Bilbo izango da 'Uriburua 2019!' - Barrikuntzaren Europako Uriburuaren saria irabazteko hamabi uri finalistetako bat, eta honako honeek izango ditu hautagaitza-kide: Anberes, Bolonia, Bristol, Dortmund, Espoo, Glasgow, Hanburgo, Londres, Lyon, Nantes eta Rotterdam.

Europako Batzordeak emoten dau saria, eta biztanleen bizi-kalidadea hobetzeko barrikuntzea aprobetxetako gaitasuna frogatu leiken uriari emoten deutso; epaimahaiak, besteak beste, honako alderdi honeek balorauko ditu: uriak barrikuntza-ekosistema edegi eta dinamikoei egiten deutsen ekarpena; herritarrak gobernuan eta erabagiak hartzeko prozesuetan sartzeko hartzen dituen neurriak, eta barrikuntzea urietako jasangarritasuna hobetzeko erabiltea.

Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia dan Xabier Ochandianok gaur, irailaren 3an, Bilboren hautagaitzea aurkeztuko dau Europako Batzordeko epaimahaiaren aurrean, Bruselan. Uriaren ekonomia, gizarte eta ingurumen-eraldaketearen esperientzian oinarritutako aurkezpena egingo dau. Esperientzia horri esker, hain zuzen, erreferentzia da urigintzan eta arkitekturan, bai eta arlo artistiko eta kulturalean, zein turismo-lekua be bada.

Ikuspegi horretatik, mueta honetako sarietan, Bilbok bere eraldaketa-eredua hartzen dau oinarritzat eta hor dimensino humanoago bat emoten deutso kudeaketa publikoari, konpartidutako balio sendoakaz. Ekonomia-jarduera barriak bultzatzen dituan ezagutzearen uria da, auzoak modu orekatuan garatzen ditu eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dau.

Sariak emoteko ekitaldia irailaren 25ean antolatuko da. Miloe bat euroko sari nagusia jasoko dau BarrikuntzEaren Europako Uriburu izentetan daben uriak hiriak; ganera, 100.000 euroko beste bost sari egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu