Uda jentetsua izan dau Guggenheim Museoak
2019-09-02 12:55 KultureaBagiletik abuztura, 413.000 bisitari joan dira.
Urteko sasoirik jentetsuena izaten da udea Bilboko Guggenheim Museoan, eta aurtengoa be ez da salbuespena izan. Museoak berak emondako datuaren arabera, bagilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, 413.000 bisitari izan ditue. Horri esker, urte osoan 800.000 bisitari izan ditu Guggenheimek, azken lau hileetako zenbakien faltan.
Hileei jagokenez, abuztua izan da jentetsuena, 173.000 lagun. Ondoren, garagarrila dator (139.000), eta azkenik, bagila (100.000). Bisitari gehien izan zituan eguna abuztuaren 11 izan zan, domekea, 7.500 bisitari egon ziran museoan egun bakar horretan. Dana dala, bataz beste, 5.000 bat lagun joan dira eguneko.
Bisitarien jatorriari jagokonez, udan, % 77 atzerritarrak izan dirala zehaztu dau Guggenheimek, hau da, Espainiatik kanpokoak. Moltso horretan, frantsesak dira nagusi (% 19), eta ondoren dagoz Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak eta Italia.
Ohikoa dan bisitarien kopuru handiagaitik ez eze, Guggenheim Museoko arduradunak pozik agertu dira udako jarduera bereziek izan daben erantzuna dala eta. Esate baterako, New Yorkeko Caleb Teicher & Co. jantza-konpainiaren abuztuaren 21 eta 22ko saioetan bete egin ziran Entzungelako leku guztiak. BBK Jazz Guggenheim Gauak zikloak 1.200 lagun batu zituan, lau gautan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!