EHU, munduko 500 unibersidade onenen artean

Bizkaie! 2019-08-19 09:27   Pil-pilean

Postu batzuk bajatu dituan arren, Shanghaiko zerrendan segiduten dau.

Zazpigarren urtez, Jiao Tong unibersidadeak sortutako rankingean sartu dabe EHU unibersidade publikoa. Shanghaiko Rankinga izena emoten deutsie zerrendeari, Jiao Tong Txinako uri haretan dagoalako, eta munduko unibersidade onenak zeintzuk diran jakiteko erreferentetzat hartzen da.

Aurreko urteetan legez, 500 unibersidade onenak aukeratu ditue rankingerako, hainbat erespide erabilita: ikerketak, nazinoarteko prestigioa... 20.000 zentro baino gehiago aztertu ditue zerrendea egiteko. Harvard, Stanford eta Cambridge dagoz lehenengo hiru postuetan, hurranez hurran. EHU, ostera, 401etik 500era bitarteko moltsoan sartu dabe, gehiago zehaztu barik.

Horrek esan nahi dau, rankingean segiduten dauela euskal unibersidade publikoak, baina igazko zerrendearen aldean, postuetan behera egin dau. 301-400 moltsoan egon zan aurreko neurketan. Nekane Balluerka errektoreak zera adierazo dau: Dedikazino eta ilusino berberaz jarraitu dogu lanean, baina goi mailako hezkuntza eta ikerketearen espazioa gero eta lehiakorragoa da. Jatsiera apal horrek ezin dau aldatu dagoeneko sendo eta handinahia dan proiektu bat, eta akulu bihurtu behar dogu azken urteotan lortu doguzan posizinoak hobetzeko.

Unibersidadeko kide guztiak zoriondu ditu Balluerkak, 500 onenen artean egote hutsa arrakastatsua dalako. Ikusgarritasun handiagoa emoten dau, eta ospe bikaina nazinoartean.

Espezialidadeen araberako zerrendeari jagokonez, EHU hainbat diziplinatan nabarmendu da. Munduko unibersidadeen 76-100eko tartean sartu dabe Injinerutza Kimikoaren arloan. Zerrendearen goiko aldean agiri dira, ganera, Nanozientzia eta Nanoteknologia, batetik, eta Kimika, Zientzia eta Energiaren Injirerutzea eta Injinerutza Metalurgikoa bestetik (101-150). Zientzian eta Materialen Energian eta Ozeanografian 151-200eko tartean dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu