'Agur Etxebeste!' Zinemaldian estreinauko dabe

Bizkaie! 2019-08-19 08:15   Zinemea

2005eko Aupa Etxebeste! film arrakastatsuaren bigarren zatia da.

Orain dala hamalau urte hasitako abentureak bigarren partea izango dau laster, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariak, aktoreak eta teknikariak lan horretan ibili diralako azkenaldion. Agur Etxebeste! filmaren lehenengo proiekzinoa Donostiako Zinemaldiaren 67. ekitaldian izango da, irailean.

Euskerazko zinemagintzan mugarria izan zan 2005eko Aupa Etxebeste! film luzea. Umorea ardatz, ikus-entzule ugari erakarri zituan aretoetara, askok oraindino gogoan daukiez etxebestetarren gorabeherak. Bide-erakusle eta erreferente bihurtu zan euskal sorkuntzan. Hamalau urteren ostean, istorioari jarraipena emoteko ordua heldu da.

Patrizio Etxebeste herriko alkateak kargua itxi beharko dau Agur Etxebeste! film barri honetan, osasun makala dala eta. Maria Luisa emazteak hartuko dau alkatetzea, baina udaletxe barruko antolamendua goitik behera aldatuko dauenez, arazoak izaten hasiko da lankideakaz zein senarragaz.

Asier Altuna eta Telmo Esnal dira bigarren zatiko zuzendariak. Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan be egongo da Altuna, Karmele proiektua aurkezten. Aktore nagusien artean, barriro ikusiko doguz Ramon Agirre eta Elena Irureta. Ganera, Iban Garate, Pako Sagarzazu eta abar be agertzen dira. Irusoin, Kilima Media eta La Fidele Production dira produkzino-etxeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu