Jaia Plentzian, Perseida izarrak ikusteko

Bizkaie! 2019-08-12 09:04   Pil-pilean

Erromeria, proiekzinoak eta abar egongo dira gaur herriko hondartzan.

Perseida izeneko izar igeskorrak ikusteko gaurik aproposena da abuztuaren 12tik 13ra bitartekoa. Gau horretan, eguraldiak laguntzen badau, izar igeskor ugari ikusi leitekez. Hori aprobetxauta, EHUren Plentziako Itsas Estazinoak Perseidak ikusteko saioa antolatu dau gaur gauerako. Horregaz batera, ospakizun batzuk be egongo dira, Plentzia Kantaguneren laguntzinoari esker.

Iluntzeko 20:30ean hasiko dira ekitaldiak. Plentziako portuko plazan erromeria egongo da, Kresaltsu taldearen eskutik. Ondoren, Perseida izarren inguruko jakingarriek hartuko dabe lekukoa, 22:45ean, Itsas Estazinoan bertan.

Hiru bideo proiektauko ditue ordu horretan, interesa daukien guztientzat. Perseidas, ¿qué es la lluvia de estrellas? (euskeraz eta gaztelaniaz), Meteor Showers (euskeraz eta gaztelaniaz) eta Cosmic Eye (jatorrizkoan) izango dira hiru filmak. Jesús Romero Uriarte eta Jaio de la Puertak egingo ditue aurkezpenak.

Azkenik, 23:30ean, hondartzara joango dira, Perseidak handixerik hobeto ikusten dira eta. Ordu horretatik aurrera, izar igeskor ugari agertuko dirala aurreikusi dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu