Bilbo Erdi Aroko portu bihurtuko da asteburuan

Bizkaie! 2019-08-08 09:33   Pil-pilean

Elkanoren munduko birearen gomutan antolatu ditu ekitaldiak Itsasmuseumek.

Itsasmuseumean Elkanoren inguruko erakusketea dago | Ikusi handiago | Argazki originala

Zapatuan, abuztuak 10, 500 urte beteko dira Magallaesek gidatutako espedizinoak Sevillatik urten ebanetik. Bidaia ha Elkano getariarraren gidaritzapean amaitu zan, munduari buelta osoa emon eta gero. Efemeridearen atxakian, Bilboko Itsasmuseumek eta Bizkaiko Merkataritza Itsasketako Kapitainen Alkarteak egitarau berezia atondu dabe, hilaren 9tik 11ra.

Bilbo, zehatzago Itsasmuseumen alboko moilak, Erdi Aroko eta Errenazimenduko portu bihurtuko ditue. Memoria historikoa eta astialdia buztartuko dituela agindu dabe antolatzaileek, eta bide batez, euskal itsasgizonek munduari emondako lehenengo bira haretan izan eben garrantzia gogoratuko dabe.

Olgetak, tailerrak, ipuin-kontalariak, musikea eta mundu birearen inguruko erakusketea egongo dira Erdi Aroko portuan. Ganera, zapatuan, 14:00etan, Magallaes, Elkano eta ganerako itsasgizonak Sevillatik urten ziraneko momentua antzeztuko dabe.

Bestetik, zapatuan bertan, belaontzien jatsierea egongo da Bilboko Itsasadarreko uretan, hori be mundu birea gogoratzeko ekitaldien barruan. Saltillo belaontzi historikoa izango da jatsierearen buru. Antolatzaileek asteburuko ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egin dabe, Bilbogaz lotura estua daukan itsas giroa ez daiten galdu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu