Sopela Kosta Fest, jaialdi jasangarria

Bizkaie! 2019-08-06 13:48   Kulturea

IHOBEren Erronka Garbia ekimenagaz bat egin dau.

Irailaren 19tik 22ra egingo daben Sopela Kosta Fest jaialdiko arduradunek ingurumenaren aldeko pausua egitea erabagi dabe, jaialdi jasangarria antolatzeko asmoz. IHOBE erakunde publikoak martxan jarritako Erronka Garbia proiektuagaz bat egin dau Sopelako hitzorduak, Nazino Batuen programa baten oinarrituta.

Era horretako jaialdi batek ingurugiroan sortu leikezan eragin negatiboak txikitzea eta parte-hartzaileen artean jarrera jasangarria bultzatzea dira asmoak. Horretarako, ingurumenaren aldeko jardun egokiak identifikauko ditue antolatzaileek, horreek indartu eta alderdi negatiboak hobetzeko eredu izan daitezan.

Sopela Kosta Festen seigarren edizinoaren helburu zehatzetako bat da, era berean, plastikoaren erabilerea gitxitzea. Azken baten, itsasoagaz lotura estua daukan jaialdia da, eta uretako fauneari eta ekosistemeari kalte larria eragiten deutsie plastikoek, azken aldiko ikerketa batzuek argitu dabenez. Hortaz, edalontzi berrerabilgarriak zein biodegradagarriak erabiliko ditue.

Kultureagaz, surfagaz eta hezkuntzeagaz lotutako pilo bat jarduera dakarz 6. Sopela Kosta Festek, danak doban. Kontzertuetako kartelburu izango dira Hesian eta El Canijo de Jerez, eta oholtzara igongo dabe Cooper, Nerabe, Nogen, Natali, Lukiek eta Larry Birdek be, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu