Foru Aldundia eta Labayru, lankidetzan

Bizkaie! 2019-08-05 09:53   Kulturea

Euskerea eta ondare kulturala bultzatzea da asmoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Labayru Fundazinoagaz martxan daukan lankidetzeari beste bultzada bat emotea erabagi dau, Bizkaian euskerearen eta euskal ondare kulturalaren alde lanean dabizan ekimen eta erakundeak babesteko asmoaren barruan.

Era horretara, Foru Aldundiak 260.000 euro emon deutsaz fundazinoari, Bizkaiko euskerea bultzatzen zein euskal kulturearen balioak zabaltzen eta eguneratzen egiten dauen lanagaitik. Labayru erreferentziazko erakundea da hizkuntza politikearen eremuan, Aldundiaren ustez. Honeek arloak lantzen ditu: euskerea eta euskal literaturearen ikerkuntzea eta irakaskuntzea; euskerearen erabilera normalizetako planak; itzulpengintzea; herri ondarea; eta etnografia.

Diru-laguntzino zehatz horren kasuan, Labayruk euskerearen erabilera soziala eta kultur ondarea sustatzeko antolatzen dituan jardueren zati bat finantzauko dau Aldundiak.

Labayru Ikastegia 1977an sortu eben, euskerea eta euskal kulturea ikuspegi askotatik aztertu eta bultzatzeko asmoz. Ohiko zerbitzuak emoteaz gan, proiektu esanguratsu ugari jarri ditu martxan, esate baterako, udako ikastaroak, hiztegiak eta Atlas Etnografikoa. Orain dala urte gitxi, fundazino izakerea hartu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu