Bueltan dira Bilboko denda txikiak ezagutzeko bisitak

Bizkaie! 2019-08-02 09:15   Pil-pilean

Eguenetan egiten ditue, uriaren erdigunean zein alde zaharrean.

Aurreko edizinoko bisita bateko irudia (argazkia: BilbaoDendak) | Ikusi handiago | Argazki originala

BilbaoDendak merkatari alkartearen ekimenez, barriro hasi ditue uriko dendak ezagutzeko HemenGO Shopping bisita gidatuak, herritar guztiei zuzenduak. Komertzio historikoen historia eta bitxikeriez ganera, dendek Bilbori emoten deutsien bizia ezagutuko dabe parte-hartzaileek.

Udan berrekin deutsie ekimenari. Garagarrilean bisitaldi batzuk egin zituen, eta abuztuan gehiago antolatzea pentsau dabe. Hileko eguen guztietan antolatuko ditue bisitaldiak, 15ean izan ezik, egun horretan jai dalako. Arratsaldean izango dira txangoak, 18:00etan hasita, eta parte hartzeko ez da izenik emon behar. Alkargunean agertzea nahikoa da, esandako orduan.

Alkargune bi dagoz, aukeran ibilbide bi dagozalako. Baten, Santiago plazan hasten danean, historiaz betetako Zazpi Kaleetako bazter izkutuak eta denda tradizionalak erakutsiko ditue. Bestea Moyua plazan abiatuko da, Zabalguneko denda esanguratsuenak ezagutzeko.

Publikoak Bilbo beste ikuspuntu batetik ikusteko aukerea izango dau: leku, detaile eta produktu originalak, bertoko establezimendu askoren bitxikeria, sekretu eta berezitasunak... Adibidez, txakinartoa zer dan jakingo dabe, edo munduko saltsarik pikanteena non topau, zenbat almendra tona ehotu behar diran gabonetako turroi-denden eskaerea horniduteko, antxina ze jantzi egiteko erabilten zan saguzar-narrua eta abar. 

Udako HemenGO Shopping ekimenaren bigarren edizinoa da honako hau. Pasa dan udako edizinoak publikoaren erantzun bikaina izan eban, ehundazak personak hartu eben parte. Txandak bikoxtu behar izan zituen, eskariari erantzuteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu