Aste Nagusiko kartel lehiaketako finalistak, erakusketa baten

Bizkaie! 2019-07-30 13:48   Pil-pilean

Hogei lanak Abandoko udaltegian egongo dira, abuztuaren 30era arte.

'Gure mundua' kartel irabazlea | Ikusi handiago | Argazki originala

2019ko Bilboko Aste Nagusiko kartel ofiziala aukeratzeko prozesuan, hainbat fase antolatu zituan Jai Batzorde Mistoak. Azken ebatzia baino lehen, hogei finalista aukeratu zituen, eta horreek proposamen guztiak erakusketa baten batu ditu orain Udalak. Irabazlea, Gure mundua izenekoa, dago tartean, baita beste hemeretzi irudi koloretsu be.

Erakusketea Abandoko udaltegian egongo da, abuztuaren 1etik 30era, 08:30etik 13:15era. Aukera ezin hobea da jaiak bete-betean eta ikuspegi eta modu askotara ikusteko; baita motorrak berotzen hasi eta giroan sartzeko be, adierazo dabe Bilboko Udaletik.

Hogei kartelak leku ugaritatik heldutakoak dira. Bilbokoak eta Bizkaikoak dira gehienak, beste euskal lurralde batzuetakoak be badagoz, baina urrunagoko artistak be animau dira: Madril, Bartzelona, Sevilla, Leon eta Cuencakoak, adibidez.

Finalistak, eta ondoren irabazlea, aukeratzeko prozesuetan, herritarren eretxia aintzat hartu dau Jai Batzordeak. Adituen epaimahai bat egon dan arren, herritarrek emondako botoek % 66ko pisua izan dabe azken ebatzian. Parte-hartzea bultzatzeko asmoz erabilten dabe sistema hori kartel lehiaketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu