Formula Student Bizkaia hamar unibersidade onenen artean sailkatu da Silverstonen
2019-07-24 13:03 Pil-pileanMundu osoko 81 unibersidade izan dira lehian.
Bilboko Injinerutza Eskolako Formula Student Bizkaiak emoitza onak lortu ditu urtez urte mundu osoan egiten dan unibersidade mailako lehiaketa ezagunena dan Formula Student-en. Lehiaketea, Ingalaterrako Silverstone zirkuitu mitikoan lehiatuko dan automobilaren diseinuan eta fabrikazinoan oinarritzen da. Hamabigarren edizinoan, mundu osoko 81 unibersidadegaz lehian, taldeak sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean sartzea lortu dau.
Joandako astegoienean, Silverstonen jarduerez beteta egon dan proba programearen ondoren, taldea alderdi guztiak baloretan dituan hamargarren postu bikainagaz bueltau da etxera: diseinua, kostua eta eskulana, azelerazinoa, itsaspena, puntako abiadurea, erresistentzia, eraginkortasuna eta aurkezpena.
Sailkapen orokorrean lortu dauen emoitza bikainaz gan, FSB2019 taldeak bigarren postua irabazi dau kostu eta eskulan kategorian, eta beste hirugarren bi diseinuan eta eraginkortasunean, hurranez hurran. Inbertitzaile potentzialei zuzendutako proiektuaren aurkezpenari jagokonez, taldeak aspalditik lortutako emoitza onei eutsi deutse, eta seigarren lekuan sailkatu da.
Formula Student Bizkaia 10 lehenengoen artean sailkatu da beste bi proba espezifikotan, Itsaspenean eta Azelerazinoan, hain zuzen be. Eta, horri guztiari, lehiaketan parte hartu daben monoplaza guztien arteko Balazta Sistema Onenaren Sari Berezia gehitu behar jako.
Aurten, Formula Student Bizkaia taldea Eskolako 54 ikaslek eta lau irakaslek osotzen dabe, eta EHU/UPV ordezkatuz bere generoan mundu osoko unibersidade mailako proba ospetsuenean parte hartu dauen karbono zuntzeko kaskobakarreko txasiseko auto elektrikoa da, 2,5 metro luze eta 1,8 metro zabal dituana eta 210 kiloko pisua. Orduko 0tik 100 km-ra heltzeko hiru segundo behar ditu, eta potentzia osoan (110 CV) eta puntako abiadurako orduko 110 kilometroko abiaduran 22 kilometroko autonomia dau.
Zirkuitu britainiarretik igaro ondoren, taldea Bartzelonara joango da, izan be, abuztuaren 20tik 25era Formula Student Spain probea jokatuko da bederatzigarrenez bertan.
Autoa diseinau eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dabe eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Sener, Batz Group, Ingemat, Tecnalia, Aludium, Alunid, Inarak, Irizar Group, EVE, BEC, Aernnova, FemEder, Gedore, Gestamp, iMedusa, Gurit, lemo, Schaeffler, Vimansa edo Transportes Lakunza eta Injinerutza Eskolea bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!