ONCEk Aurreskuari eskaini deutso garagarrilaren 31ko, San Inazio eguneko, kupoia
2019-07-24 12:25 Pil-pileanGaur egun jantzan egiten dan ohorezko aurreskuaren jatorria antxinako soka jantzatik dator.
Kupoiaren irudian jantzari bat aurreskua jantzan agiri da eta Aurresku: Euskal jantza tradizionala eta zeremoniala esaldia agertzen dira.
ONCE Euskadik gizartean nagusi diran gaiak islatzen jarraitzen dau kupoietan, herritarrek joku-produktuak erostean Erakundearengan azaldutako konfidantzea eskertuz.
Eguneroko Kupoia izanik 1,50 euroren truke 35.000 euroko 55 sari irabazi daitekez bost zifrak euki ezkero. Eta 2 euroren truke Pagea irabazi daiteke, hau da, 25 urtean hilebeteko 3.000 euroko saria.
Euskadin, 3.400 da momentu honetan persona afiliatuen kopurua, horreetatik 540 joku-produktuen salmentan dabizenak. Sariei jagokenez, EAEn, igaz amaitu eban suberte boladeagaz hasi zan 2019. urtea. Aurten, 22 miloe euro inguru banatu dira Euskadin saritan; 2018an, barriz, 37 miloe izan ziran, errekor historikoa, hain zuzen.
ONCEren produktuak ia 20.000 saltzailek komertzializetan ditue Espainian. Salmenta guneko terminalari esker, alabaina, bezeroak gustokoen dauen zenbakia izaten dau beti aukeran. Horrezaz gan, ONCEren joku saileko www.juegosonce.es webgunean erosi daitekez, baita baimendutako establezimenduetan be.
Aurreskuaren nortasuna
Aurreskua euskal herri-jantza bat da, dotoreziaz jantzia, omenaldi legez edo begirunez komunidadeko personen aurrean jantzan egiten dana. Ohorezko jantzea izanik, gaur egun Euskadin era guztietako ospakizunetan jantza zeremonialik egokiena bihurtu da, baita euskal kultura tradizionalaren adierazpiderik ezagunenetakoa be.
Gaur egun jantzan egiten dan ohorezko aurreskuaren jatorria antxinako soka jantzatik dator. Soka jantzea biribilean egiten da jantzan, alkarri eskua emonda edo, zapiei eutsita soka bat osotuz. Jantza sozial hau gehien jantzan egin da Euskal Herriaren historian; herriak jantzan egiten eban jai handietan, baita diputadu eta alkateek be.
Urteen poderioz, bakarlariak (aurreskuak) jantzan egindako soka jantzearen zatiak jantza horrengandik bereiztuz joan ziran, bizitza propioa hartuz eta banan banan jantzan egiten hasi ziran, gaur egun aurresku legez ezagutzen dogunera arte heldu arte. Aurresku izena, beraz, jantzatn egiten dauen horrengandik dator: lehen jantzaria edo aurreskua (aurreko eskua).
ONCEk 175.000 € banatu ditu saritan Trapagan
Bart, hilaren 23an zozketatutako Eguneroko Kupoiak Bizkaian, Trapagan 175.000 euro emon ditu. Orain hiru aste besterik ez dira joan Orion kupoiak 10 urtean urtero 24.000 euroko Soldatatzarra itxi ebanetik. Gainera, abuztuaren 15eann Udako Zozketa Bereziak 20 miloe euroko sari nagusiaz gan 100.000 euroko beste 20 sari be banatuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!