Jantzak Bilboko Plaza Biribilean

Bizkaie! 2019-07-23 12:05   Kulturea

Aste Nagusiko jantzaldiak, aurten, Arenaletik Plaza Biribilera eroango ditue.

Orkestra onenak, beraz, abuztuaren 17tik 24ra arteko arrasti eta gauetan, Plaza Biribilean izango dira. Agertokia aldatzeko arrazoia izan da Bilboko Udalak sustatu gura dauela Aste Nagusiko ospakizunik ohikoenetako bat eta, horretarako, leku barri bat bilatu nahi izan deutsola, urian erdialderago, zabalagoa, ikusgarritasun eta erosotasun handiagoz egin daitezan, eta bina saio eskainiz egunero, edade bateko eta besteko jentearentzat.

Jenterik gehien pilatzen dauen jardueretako bat, jaietan, ohiko jantzaldiak izaten dira; aurten, bina saio eskainiko dira egunero, arrastietan eta gauetan, abuztuaren 17tik 24ra. Zortzi orkestrak beteko dabe musikaz eta jantzaz Plaza Biribila, bina saio eskainiz egunero, bata arrastian, 20:00etan, eta bestea gauean, 23:15ean. Lehenengo musika-blokea 20:00etan hasi eta ordu eta erdi iraungo dau 21:30ean amaitzeko. Jantzaldiaren bigarren zatia 23:15ean hasi eta 02:00etan amaituko da.


Jantzaldiak

20:00etatik 21:30erako hitzordua edadekoentzat da, eta zahartze aktiboa sustatzeko Bilboko Udalak urte osoan daroan politikearen barruan sartzen da. Uste da ehunka persona batuko dirala; horreetako asko lehendik trebatuta helduko dira, Bilboko Udalak urte osoan zehar La Casillan eta Levante plazan antolatzen dituan Jantzagarri jentetsuetan parte hartu ostean.

Jantzaldiak finkatuta dagoz Bilboko Aste Nagusian:

- Abuztuaren 17an, zapatuan: Show Revelación.

- Abuztuaren 18an, domekan: Luhartz.

- Abuztuaren 19a, astelehena: Pasito Show.

- Abuztuaren 20an, martitzenean: En Esencia.

- Abuztuaren 21ean, eguaztenean: show Revelación.

- Abuztuaren 22an, eguenean: Akerbeltz.

- Abuztuaren 23an, barikuan, 20:00: Aiko Taldea.

- Abuztuaren 23an, barikuan, 23:15: Oxabi.

- Abuztuaren 24an, zapatuan, 20:00: Grupo Pergola.

- Abuztuaren 24an, zapatuan, 23:15: Élite.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu