5.000 lagun baino gehiago batu dira J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketara Getxon

Bizkaie! 2019-07-23 11:42   Pil-pilean

José Azqueta getxotarra (Biobizz) bosgarren izan da.

Pablo Santurdek gidatutako 'M&G Tressis' ontziak irabazi dauJ80ko Munduko Txapelketea. | Ikusi handiago | Argazki originala


José Azqueta getxotarra (Biobizz) bosgarren izan da.

Pablo Santurdek gidatutako M&G Tressis-eko tripulazinoak J80ko Munduko Txapelketea irabazi dau Abrako ur bizkaitarretan. José Azqueta getxotarra (Biobizz) bosgarren izan da. Era berean, Eva Gonzálezen Central Óptica-FIV-Canadio-koa izan da emakumeek osotutako tripulazinorik onena; eta gazteen artean onena, R.C.M.A.-R.S.C.-ko José Luis de Ugarte Bela Eskolako ontzia. Danetara, 13 estropada izan dira eta 12 herrialdetako 80 itsasontzi lehiatu dira.

J80 kategoriako Mundu Txapelketea kirol proban jazotakoa baino askoz gehiago izan da. Hilaren 13tik 21era herritarrentzako 25 jarduera baino gehiago antolatu dira, familia osoari zuzendutakoak. Bela nabegazinoaren hasiereagaz lotutako proposamenak egon dira, baita ingurumena jagoteagaz zerikusia dabenak eta ur-kirolak praktiketeak lurraldeari ekarri leikiozan onurez kontzientziatzera bideratutakoak be. Eta herritarrek jarduera horreei, gehienak donakoak, emondako erantzuna ezin hobea izan da. 5.000 lagun baino gehiago izan dirau proponidutako ekitaldietan.

Beste alde batetik, umeentzako jarduerek erantzun bikaina izan dabe, Sail A Future-en ekitalditik hasi (birziklautako beletan planeta hobea lortzeko ames eta desioak pintetea) eta Pakea Getxo Bela Eskoleak 8 eta 15 urte bitarteko umeei emondako bela tailerretara (plaza guztiak agortuta hilaren 15etik 19ra) edo irrati kontrol bidez nabegetan ikasteko jarduerara arte.

Programautako kontzertuek Munduko Txapelketako gauak animau ditue (Urgatz, Lorelei Green eta D’Capricho Getxoko Kirol Portuan) eta garagarrilaren 18an, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubeko ontziralekuan Sultans Of Swing-en (Dire Straits-ei gorazarre egiteko taldea) emonaldia egitarauaren momentu nabarmenetakoa izan da, 1.500 lagun baino gehiago batuz publikoari lehen aldiz edegiten zan barrutira.

Programearen beste oinarrietako bat bela-nabegazinoagaz lehen hartu-emonak eskaintzen zituen jarduerak izan dira: Rock & Sail herri-estropadak, 15 itsasontzi eta 40 lagun baino gehiagok tartean izan dirala; hilaren 14ko hasiera jardunaldia, 120 lagunen parte hartzeagaz eta Paint A Future GKEari emon jakozan 600€ batuz; tartean, J80ko itsasontziei egindako bisita gidatuak (135 lagun) edo Kirol Portuan eta Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubeko fanzonean antolatutako barriketaldiak (300 lagun baino gehiago).

Ingurumena jagon beharraz jaubearazoteko asmoa be jarduera gehienen barruan izan da, baina modu adierazgarrienean Arrigunagako hondartzan egindako hondakinal bazteko saioan islatu zan. Antolakuntza eta Biobizzeko tripulazinoak sustatuta, 3.600 plastiko kilo batu ziran.

Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club-ak, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, jarduera egitarauaren antolatzaile moduan, balorazino ezin hobea egin dabe ekitaldien inguruan eta, modu batera edo bestera, atondutako ekintzetan parte hartu daben lagun guztiei eskerrak emon gura deutsez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu