Arrasaten eta Elorrion, San Inazioko ospakizunak bertan behera geratu dira
2019-07-22 13:43 KultureaArrasate eta Elorrioko Udalek San Inazio Eguna ospatu dabe azkenengo urteetan alkarlanean.
Garagarrilaren 31n, San Inazio egunean, ohitura zaharrari eutsiz, Arrasate eta Elorrioko Udalek San Inazio Eguna izeneko ospakizuna atondu eta ospatu izan dabe azkenengo urteetan alkarlanean.
Herri biak mugakideak izanik, antxinako alkateen arteko doke txapelketearen bitartez eszenara eroaten zan auzokide diran herrien arteko lehiakortasuna. Horrezaz gan, mugarrien ibilbidetxua be egiten zan, beste herri batzuetan egiten dan eran. Bazkari eta erromeria bategaz amaitzen eben agintari eta herritarrek ospakizuna.
Garagarrilaren 31n izanik, tamalez ekitaldiok gero eta erantzun txikiagoa izan dabe, herritarren parte hartze aldetik, oporren atariko egun hori kanporako bidaiak hasteko erabilten dalako.
Igaz tradizinoari eusteko saiakera bat egitekotan, eta egun bereziaren trabeari aurre egitekotan, garagarrileko bigarren asteburura pasau ziran ekitaldi guztiak. Saiakera horrek be, herritarren erantzunik izan ez ebanez, pena handiz 2019an San Inazio eguneko ekitaldi instituzionalak ez ospatzea erabagi dabe udal biek.
Edozelan be, Elorrioko txirrindulariek San Inazio egunean egiten daben Kanpanzar igoereari eutsiko jako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!