Ehun lagun inguru Ian Shwer eta Juan Pablo argentinarren erreskatean

Bizkaie! 2019-07-17 10:04   Kirola

Ian Shwer eta Juan Pablo argentinarren erreskatean parte hartu dabe Pou anaiek. Zoritxarrez hilda topau ditue. 

Ian Shwer eta Juan Pabloren erreskatea

Poza eta tristurea buztartzea erraza ez bada be, ia 5.000 metroan eskaletan eta zorionez bide barria, Burrito Chin de los Andes, geldialdi barik eta alpinoan igon ondoren, Ian Shwer eta Juan Pablo argentinarren erreskatean parte hartu dabe Pou anaiek. Zoritxarrez hilda topau ditue biak.

Argazkiak: Manu Ponce, Alexander Estrada eta Pou Anaiak.


Burrito Chin de los Andes

4.900 metroko mendia eta inguruak, igoera onena egiteko bideak aztertzen eta deskantsua hartzen egun batzuk emon ostean,  Pou Anaiak eta Manu Ponce Tornilloren tontorrera heldu dira ipar aldetik, orain arte inork eskalau ez dauen bidetik. Izena Burrito Chin de los Andes jarri deutsie bideari Alexander Estrada kamera lanak egin dituanaren omenez.

Estilo alpinoan, geldialdi barik eta librean ekin deutsie bideari. Altuerak eragindako zorabio txiki batzuk tarteko dirala, sei orduko eskaladea izan da eta zailtasunari jagokonez, 700 metroko eskaladea izan da (6b). Beherantza be broma gitxi, danetara 11 orduko joan-etorria izan da baina pozarren dagoz egindakoaz.



Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu