Epea zabalik Tokikom kazetaritza sarietarako lanak aurkezteko

Bizkaie! 2019-07-16 08:19   Kulturea

Informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi lasai sariak@tokikom.eus helbidera.

Toki komunikabideek ekarpen handia egiten deutse komunidadeari, ikuspuntu informatibotik zein komunidadearen dinamizazinoaren ikuspegitik. Halan da be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan, eta produziduten daben edukia ez da oso ezaguna euren eragin esparrutik kanpo.

Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko, Tokikom Sariak sortu zituen 2016an. Ordutik, urterik urte, sariok argi itxi dabe toki komunikabideetan be punta-puntako kazetaritzea egiten dala, bai papelean, sarean zein ikus-entzunezkoetan.

2019an be, hiru sari emongo ditu Tokikomek, azken urtean euskerazko tokiko edozein komunikabidetan argitaratutako lanentzat:

• Azalik onena.

• Edukirik onena.

• Ikus-entzunezkorik onena.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko irailaren 13ra arte. Proposamenak edonork egin leikez aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketearen oinarriak Tokikomen webgunean dagoz irakurgai, eta aurkezpena bera be webgunetik bertatik egin behar da.

Sariak zemendian emongo ditue, komunikazino taldea propio atontzen dagoan ekitaldian.

Informazino gehiago behar izan ezkero, idatzi lasai sariak@tokikom.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu