'Begira', 20 urteko atzera begirakoa Bilbon
2019-07-12 12:46 KultureaHogei artisten margolanen aukeraketa bat dago ikusgai abuztuaren 22ra arte.
Udan BilbaoArteko Urazurrutia Aretoak Begira erakusketea hartuko dau, Fundazinoaren bildumatik aukeratutako pintura lanen talde erakusketea. Honetan, azken 20 urteetan produkzino zentroan egoiliarrak izandako 20 artisten margolanen aukeraketa bat ikusi ahal izango da, Urazurrutia Aretoan, abuztuaren 22ra arte.
Begira erakundeko bilduma piktorikoaren lehenengo atzera begirako erakusketea da eta hor berreskuratu eta balorean jarri dira Fundazinoaren ibilbidea, euskal pinturearen zeregina tokiko eta atzerriko eremuetan, euskal testuinguruaren estilo aldakortasuna, edo sortzen dagozan artistei laguntzinoa emotea, besteak beste.
Aukeratutako artelanen estilo ezbardinek pintura genero legez azkenengo bi hamarkadetan hartu ahal izandako isurialdiak adierazoten ditue. Dagoeneko ezin da abstrakzio edo figurazinoaz berba egin modu akademiko tradizionalean, baina bai pinturearen mugak gainditu eta etenbako eztabaidarik bako jardunaz.
Artelanek euskal inguruan oso sustraitutako gaiei buruz hasten dira, baina tresnak, teknikak, eta diskursoak gaur egungo bilaketa eta jokerakaz era orokorrean lotzen dira. Beraz, ‘Begira’ begiraden aniztasunetatik apustu egiten dauen erakusketea da, ez bakarrik euskal artista garaikideen begiradetatik, baita pintura legez dauen konplexutasunagaitik be.
Erakusketa honetan parte hartzen daben artistak hurrengoak dira: Abigail Lazkoz, Alain Urrutia, Alberto Albor, Fermín Moreno, Fernando Villena, Gala Knörr, Ianire Sagasti, Ignacio Goitia, Ismael Iglesias, Jorge Rubio, Juana García-Pozuelo, Judas Arrieta, Kepa Garraza, Leticia Gaspar, Lourdes de la Villa, Txaro Arrazola, Taxio Ardanaz, Aitor Lajarin, Mikeldi Pérez eta Iker Serrano.
Erakusketa hau Bilboko Udalaren produkzino artistikorako zentroaren erakusketa aretoan egongo da ikusgai astelehenetik barikura 17:30etik 20:30era abuztuaren 22ra arte. Sartzea doban izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!