Beatriz Sever, pregoilaria eta Itxasne Nuñez, txupinerea Bilboko Aste Nagusian
2019-07-12 08:22 Pil-pileanSever sexologoa, kazetaria eta Naizen Euskal Herriko ume transexualen familien alkarteko bozeroailea da.
Bilboko Aste Nagusia hasteko hilebete pasau baino ez da falta eta dagoeneko badakigu nortzuk izango diran jaiotako txupinerea eta pregoilaria: Beatriz Sever Egañak irakurriko dau jaioi hasierea emoteko pregoia; Sever sexologoa, kazetaria eta Naizen Euskal Herriko ume transexualen familien alkarteko bozeroailea.
Txupinerea, barriz, konparsen arteko zozketearen ondoren, Otxarkoagako Pa...Ya! taldeari tokau jako; konparsakideen artean berbatu ostean, azkenean, Itxasne Nuñez Viadero izango da txupinerea, Zuzenbidean lizentziatu zan eta sindikalistea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!