Unibersidadera sartzeko probak egin zituenen % 86,79k gainditu ditu

Bizkaie! 2019-07-11 08:16   Pil-pilean

Barrikusketea eskatzeko epea gaurtik, garagarrilaren 11tik hilaren 15era izango da.

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoko ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulau ziran 1.322 ikasletatik 1.071k gainditu dabe.

Kontuak kontu, aurkeztu ziran ikasleen (1.234) % 86,79k gainditu dau. Barrikusketea eskatzeko epea gaurtik, garagarrilaren 11tik hilaren 15era izango da eta behin betiko emoitzak hilaren 23an argitaratuko dira. Probearen batezbesteko notea 5,36koa izan da.

Beste alde batetik, Lanbide Heziketako goi mailako zikloan 54 ikasle matrikulau dira onarpen faseko hainbat ikasgaitan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu