Hemen da Lekeitioko XXX. Kaleka

Bizkaie! 2019-07-11 09:09   Kulturea

Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Nazinoarteko Jaialdia hilaren 18tik 21era izango da.

Garagarrilaren 18tik 21era, Kalekak 21 ekintzaz gozetako aukera eskainiko deusku, eduki, formatu eta hizkuntza ugari lantzen dituen keinu antzerkia, jantzak, zirkua, clowna, esperimentazino espazioak, kabareta, piroteknia, txotxongiloak eta proposamen instalatiboak; horreek guztiak Lekeitioko leku publikoetan edota espazio berezietan kokatuko dira.


Arlo ofiziala

Sekzino ofizialean Cía ytuquepintas, 7 Bubbles, Murmuyo, Chiara Marchese, Sincronacidas, La Nordika, Zero en Conducta eta Lŏkkeren ikuskizunak izango dira, baita Zanguango eta Lekittoko Deabruak konpainien proposamen ibiltariak be.

Hiru esperimentazino espazio landuko dira:

· Kaleka egin. Stampa (Truca Rec kolektiboa): stencil teknikearen bidez ehunezko poltsa eta motxilak jaialdiko diseinu personalizatuakaz sortzeko gunea.

· Kairos [gune doia] (Createctura kolektiboa): Paisajes de juego instalakuntzea, 10 hilebete eta 5 urte bitartekoentzat onuragarriak diran esperientzia eta olgeten espazioa.

· Burbologia (7 Bubbles): neurri eta forma ezbardinetako xaboi burbuilakaz esperimentetako olgeta espazioa.

Eta alkarlana be egongo da herriko kultur alkarteakaz:

· Arropaineko Arraguak ULUA(K) antzerkia eskainiko dau.

· Malekoia Txiringitoak umorea eta magia batuko dituan ikuskizuna AEIOU Animazinoaken eskutik.


Kaleka Scratch

Ekimen honek garapenean edo sorkuntza prozesuan dagozan lanak batzen ditu, eta espazio bat eskainiko dau eragile kulturalen, artisten, publikoen eta bestelakoen arteko sormen harreman-trukaketa gunea bilakatuz. Kaleka Scratch sekzinoko parte-hartze proposamenak deialdi edegi eta publiko baten bidez jasoten dira. Atal honen hirugarren edizinoan parte hartzeko 20 eskaera jaso ziran eta horreetatik 5 konpainia eta kolektiboren lanak aukeratu dira: LaBuena Compañía, Cie Dé-Chaînée, Compañía La Intrépida, Cia Es Circ eta Lŏkke / Olatz De Andrés.


Kalekaren 30 urteurrena

Lekeitioko Kale Arteen Nazinoarteko Jailadia hilaren 18tik 21era izango da, kale arteen hitzordua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu