Eusko Ikaskuntza Zientzien Saria Juan Ignacio Perez Iglesiasek jaso dau
2019-07-10 08:49 KultureaGazte Saria, barriz, Aizpea de Atxak irabazi dau.
Chillida Lekun egindako ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako Lehendakari Txomin Garciak emon ditue sariak, sariaren 25. edizino honetan; batetik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek 2019ko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Humanidadeak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso dau eta, bestetik, Aizpea de Atxak INpostuRA performance lanagaitik Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria eskuratu dau.
Erakunde bi horreetako ordezkariakaz batera, ekitaldiko buru izan dira: Iñigo Urkullu EAEko Lehendakaria eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren jarduneko Herritarrakazko eta Administrazinoakazk Hartu-emonetarakko kontseilaria.
Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Saria, 1995ean sortu zan, Euskal Herriko Humanidadeak, Kultura, Arteak, eta Gizarte Zientzien alorrean, esangura zabalenean, curriculum nabarmeneko jardunean dabizen personak saritzeko. Saritutako personearen lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturearen garapenean lagundu behar izan dau.
Sariaren 25. urteurrena dala eta, Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria abian jarri da lehengo aldiz 2019an Humanidadeak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan be dabizen gazteen jarduna saritzeko asmoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!