'Post Homo Sapiens. Etorkizuna programau' izenburupean dator XIII. GetxoPhoto
2019-07-09 12:50 Zinemea13. GetxoPhoto, irailaren 4tik 29ra.
Amaia Agirrek, Getxoko Alkateak, eta Jokin Aspuru GetxoPhotoko zuzendariak, Getxon, Algortako Portu Zaharreko Etxetxtu plazan aurkeztu dabe Nazinoarteko Irudi Jaialdiaren hamahirugarren edizinoko egitarauaren aurrerapena. Aurtengo gaia Post Homo Sapiens. Etorkizuna programau da.
Humanidadearen etorkizunean pentsau eta aukera ugarien inguruan hausnartzea izango da XIII.Getxophoto, Nazinoarteko Irudi Jaialdiaren gaia, Post Homo Sapiens. Etorkizuna programau lelopean. BegiHandi elkarte getxotarrak antolatuta, eta Mónica Allende, Bilboko zuzendari artistikoak hirugarren eta azken urtez gainbegiratuta. Aurreko edizinoetan legez, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen dau, beste erakunde batzuek bezela, hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzeak. Aurkezpenean, Amaia Agirre Alkateak nabarmendu dau ondokoa: Udalak urtero laguntzen dau Getxophoto, nazinoarteko izakerea dauen ekitaldia izateagaz batera, eztabaida eta hausnarketa soziala eta kulturala eragiten dituan jarduerea baita, udalerriaren proiekzino ekonomikoa sustatzen dauena, batzeko, gozetako eta hausnartzeko gune publikoaren aldeko apustua egiten: Getxophotok, udalerriko ganerako jaialdiakaz batera, udalerriaren ikuspegi kosmopolitea eskaintzen dau eta herria munduari eta jokera artistikoei zabaltzea dakar, amaitu dau Alkateak.
Getxophotok, aurrekoetan bezela, irudia zabaldu egin nahi dau publiko mota guztietara heltzeko, eta ez bakarrik profesionalakana. Aldi berean, Jaialdia topagunea da, baita bertako eta nazinoarteko plataformea be. Aurten be 20 bat erakusketa; nazinoarteko open call-a, 35 herrialdetatik heldutako 200 bat lan; hezkuntza-laborategiak; kultur eragile eta erakundeakaz egindako lankidetzak, kultur ekosistemea indartzen dabenak eta topaketak eta jarduera anitzak izango dira, esate baterako, tailerrak, hitzaldiak, proiekzinoak, gaueko paseoak, itxialdia, zinema oheetan....
Hainbat jatorritako artistek ikuspuntu eta ikusizko lengoaia oso ikuspuntu desbardinetatik jorratuko ditue edizino honetako gaiak, besteak beste, argazkia, bideoa, artxiboa, instalazioa edo arte digitala. Aretoak eta barruko bestelako espazioak ahaztu barik, erakusketa gehienak kanpoaldean jarteko sortuak izan dira, esate baterako, kanpoko instalazinoetan, fatxadetan, lorategietan, azoketan eta udalerriko beste hainbat lekutan.
Egitarauaren aurrerapena
Aurtengo gaia etorkizunari eta bere aukerei buruz pentsaetea eta hausnartzea da: Transizinoak seriearen hirugarren atala izango da. Personetan oinarrituko gara, euren erronka eta amesetan; nondik gatoz eta norantza goaz, gizartean eztabaidea pizteko, Jaialdia dan plataforma fisikotik zein birtualetik, jente kopuru handiak jarraitzen dauelako Jaialdia webgunearen bitartez (90.000 bisita igaz) eta gizarte sareen bitartez, azaldu dau Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendariak.
Nazinoarteko Irudi Jaialdiaren erakusketa gehienak Algortako erdigunean, Ereagako hondartzearen inguruan eta Punta Begoña Galerietan izaten dira. Azken horretan II Open Call lehiaketearen bost lan irabazleen erakusketa kolektiboa bisitau ahal izango da. Ereagan ikusi ahal izango diran hiru erakusketak emakumeek egindakoak dira, eta hirurak gorputzari buruzkoak. Alde batetik, Maija Tammi One of Them is a Human izeneko lau erretratuk osotutako bildumea erakutsiko dau. Hiru androideren (gizarte itxurako robotak) eta gizakia izan leiteken baten arpegiak dira eta ez da zehazten zein dan gizakiarena; Haley Morris-Cafierok (Open Call-eko egungo edizinoaren irabazletako bat) ziber-jazarpena erakutsiko dau The Bully Pulpit izeneko argazki-bilduman, eta Juno Calypsok What to do with a Million Dollars aurkeztuko dau, barruko alde aseptikoei buruz.
Aurtengorako aurreikusitako barritasunen artean, familientzako jarduerak eta ikastetxetako irakasle eta ikasleentzako bisita gidatuak izateaz gan, Jaialdiaren zuzendariak azpimarratu dau soinu bandea izango dauela Jaialdiak, Borja Crespo eta Koldo Serra Dj-ek eginda: Ikusmin handia sortzen deusku Neil Harbisson ciborg aktibistearen presentziak. Buruan garezurrean antena bat jarri ondoren, bere egunerokoa zelakoa dan azalduko dau. Bestalde, deitzen dauen koloreen kontzertua be eskainiko dau, publikoarengana hurreratzean antenek bialtzen deutsienagaz, azaldu dau Jokin Aspuruk.
Eragile eta erakundeakaz izango diren lankidetzen artean, aurten Donostiako Kutxa Kultur erakundeagaz, Bilboko Foru Liburutegiagaz, Euskal Museoagaz eta Bilboko FNACegaz egingo dau lan Jaialdiak. Jaialdiaren jarduerei jagokenez, publikoak hurrengoetan parte hartu ahal izango dau: Opening jardueran, erakusketetarako bisita berezietan, topaketetan artistakaz, Itxialdian (argazkilaritzeari buruzko hausnarketa jardunaldian), eta hilaren 27ra arte proponidutako gaiari buruzko argazki bat bialdu ahal izango dau, ondoren horreetako 40 Algortako Dendak alkarteko establezimenduetan ikusgai jarteko. Hamaiketakoa Oskar Martinez, Juantxo Egaña eta Ixone Sádaba argazkilariakaz izango da eta gainera edalontzi azpiko ibilbideak, eguneko eta gaueko bisita gidatuak eta zinema oheetan Punta Begoñan, izango dira, besteak beste.
Antolatzaileei jagokenez, sorburua Begihandi taldean dago, kultur kudeaketa eta sormena dira taldearen lan arloak. GetxoPhoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia asmau, diseinau eta urtero produziduteaz gan, bestelako proiektu kulturalak be egiten ditue, berbarako, edukien sorkuntzea, diseinua, produkzinoa eta antolakuntzea, komunikazinoa, ibilbide eta bisita esperientziak diseinau eta publikoen kudeaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!