Irati Urrestarazuren 'Laurogeita hamargarrenean' Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2019-07-09 07:55   Kulturea

Barriek 2019 programearen barruan, irailaren 1era arte egongo da zabalik

Aurrera doa Bizkaiko Foru Aldundiaren arte sorkuntzarako bekak jaso dituen artisten lanak erakusteko bakarkako erakusketen zikloa. Bilboko Rekalde Aretoan dago Iratiren erakusketea ikusgai.

Artisteak berezkoak dituan objektu eta elementuen instalazino modukoa da erakusketa hau. Javier Arbizuk azaldu dauenez, Iratik guri adierazoteko hartu dauen ikuspegiak zerikusia dauka errotik eremu piktorikoagaz, hau da, irudiek eragiten deuskuen bakartzeagaz. Haren lanak esperientzia fisiko ia psikodelikoa sortzen dau: bat-batean koloreen mundu batean eta gogo aldarte jakin batean sartuta sentiduten zara. Eta hau erantsi dau: Iratiren lanek badabe holako poetika bat, baliorik ezarena, porrotarena, errorearena edo betetasuna lortzeko ezintasunarena. Era berean, Iratik dino: txarto lan egiten dot nahita. Arbizuren eretxiz, nik ulertzen dot zintzotasun ariketea egiten dagoala, objektua subjektuaren nahien menpean jarteaz harago. Zerikusia dau, nire ustez, munduagaz hartu-emonak izateko moduagaz. Entzuketatik hur dagoan praktikea da. Gauza materialakazko alkarrizketea. Estimulu bati emondako erantzuna.


Irati Urrestarazu Zubizarreta (Altsasu, 1989)

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadean eta UCLMn ikasi eban. 2014tik Okela Sormen Lantegiko kidea da, eta 2019an arte plastikoetako GetxoArte erakusketearen komisarioa izan da Sahatsa Jauregigaz batera.

2019an BilbaoArteren egoitza-bekea jaso dau eta 2017an Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza-bekea emon eutsien. Hainbat erakusketatan parte hartu dau, besteak beste, Iruñean, Altsasun, 2017ko GetxoArten, Manchesterren, Valentzian eta Cuencan.

Kontuak kontu, hurrengo erakusketea Pau Figueresena izango da irailaren 3tik urriaren 20ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu