Aketz Zubia bermeotarraren 'Badatoz!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bermeo​ko jaiak

Bizkaie! 2019-07-08 11:28   Pil-pilean

Gazte bermeotarrak 2017an be irabazi eban kartel lehiaketea Kikuke izeneko kartelagaz.

Bermeoko Jai Batzordeak deitutako Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketara aurkeztu diran zortzi lanen artean, Aketz Zubia gazte bermeotarrek egindako Badatoz! izenekoa izan da irabazlea.

Herritarrek euren botoakaz aukeratu dabe aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartelaren irabazlea epaimahaiak aukeratutako lan finalista biren artean.

Bermeotarrek bai Gizarte eta Kultura Etxean jarritako kutxan bai internet bidez emon dabe botoa. Kutxan jasotako botoek % 70eko balioa izan dabe eta internet bidez jasotakoek, barriz, % 30ekoa, eta Aketz Zubia bermeotarraren Badatoz! kartelak irabazi dau. Gazte bermeotarrak 2017an be irabazi eban kartel lehiaketea 'Kikuke' izeneko kartelagaz.

Aurten zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak, Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Alkarteko kideek osotutakoa, horreen artean aukeratu zituen kartel finalistak eta herritarrek horreen artean aukeratu dabe irabazlea. Zubiak 600 euroko saria jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu