Euskal jantzen lau alarde eta munduko folklore topaketa bat Bilbon
2019-07-05 12:23 KultureaEuskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Jantza Plazetan programearen barruan datoz ekitaldiok.
Bilboko Udalak, Bizkaiko Jantzarien Biltzar-agaz eta Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiagaz lankidetzan bultzatzen dauen ekimenaren helburua gure folklorea iraunarazotea eta munduko beste leku batzuetakoa ezagutarazotea da.
Emonaldiak Arriaga Plazan izango dira, garagarrilaren 7, 13, 20 eta 27an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta 21ean, 13:00etik aurrera, urira bisitari asko datozen egunakaz bat etorriz.
Euskal jantzen lau alarde programau ditue domeka honetarako (7) eta garagarrilaren 13, 20 eta 27rako (zapatuak), uriko plazatan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Jantza Plazetan programearen barruan.
Programea urte osoan Bilboko auzo guztietan gauzatu arren, aspalditik, garagarrilean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, udako hilebeteetan gure urira bisitan datozen personei gure folklorea hurreratzeko.
Saioak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, inguru horretan jente gehien ibilten dan orduakaz bat etorriz. Euskal jantzen alardeak ondoko taldeek eskainiko ditue: Santutxuko Gaztedi jantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alai Jantza Taldeak, Castañoseko Salbatzaile jantza taldeak, eta Erandioko Goi-alde Jantza Taldeak.
Aurten, garagarrilaren 21erako, Munduko folklore topaketea be programau da, Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiahaz lankidetzan; bertan, Ukrainako, Tahitiko, Armeniako eta Sri Lankako lau taldek hartuko dabe parte.
Egitaraua
Garagarrilaren 7an: Gaztedi Jantzari Taldea (Santutxu).
Garagarrilaren 13an: Beti Jai Alai (Basurto).
Garagarrilaren 20an: Salbatzaile Jantza Taldea (Castaños).
Garagarrilaren 27an: Goialde Jantza Taldea (Erandio Goikoa).
Garagarrilaren 21ean, 13:00ean, Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiagaz lankidetzan. Galichina (Ukraina), Hei Show Tamure (Tahiti), Bert (Armenia), Sama Ballet (Sri Lanka).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!