'Marijesiak 4:00' dokumentala aurrera doa

Bizkaie! 2019-07-05 08:43   Kulturea

Gernikako Marijesiak tradizino honen zabalkunderako aurten egingo daben dokumentalaren grabaketak egiten hasi dira.

Alberto Zubiaurre, Marijesi historikoa. | Ikusi handiago | Argazki originala


Ane Miren Arejita eta Iñaki Gonzalez, bakarlariak

Grabaketa saioetan persona asko sartu dira buru-belarri, besteak beste, marijesi historikoak, gaur egunekoak, adituak, gernikar arruntak, entzuleak...; grabaketak hainbat lekutan (Baiona ,Bilbo, Gernikan) egin izan dira eta azken txandakoak, Segundo Olaeta Musika eskolan bertan.

Dokumentalaren helburua da Gernikako ondare immaterial honi balioa emotea gaurko ikusentzutezko baliabideak erabilita: alde batetik, zehaztasun historiko-literario-musikalak agertuko dira baina eurekaz batera gernikarrontzat tradizino honek daukan identidade-balioa azpimarratuko da. Proiektu multimedia hau Bizkaiko Marijesien ekitaldiagaz hasi zan, eta honen eragileak Gernikako Marijesiak eurak dira.

Berez grabaketak 2018ko marijesietan hasi ziran, soinu guztiz erreala eta kale artekoa hartzeko, eta orain alkarrizketa personalen txandea izan da (eta euretan 45 personak gitxienez hartu dabe parte zuzena). Kontuan hartu behar da dokumentalean ez dala off ahotsik egongo eta azken baten personen ahotik esango dirala esan beharreko guztiak.

Finantzaketearen aldetik, diru-iturri desbardinetara jo izan da erakunde publiko eta pribatuen artean aurrekontua bete ahal izateko. Ziurtatuta daukagu proiektuaren % 30 BBK Fundazinoak emon deuskunagaz. Gernika-Lumoko Udala eta Bizkaiko Diputazinoa eta Eusko Jaurlaritzearen partetik jakin badakigu emongo dabena, baina guztiz zehaztu barik dago zenbat emongo daben. Eta azkenik Gernikaldeko enpresa batzuei be eskaera zuzena egin(go) jake azken zatia betetako. Danon laguntzinoa behar izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu