Koldo Aguirre, Athletic Club-eko mito handienetakoa, 80 urtegaz, hil da Bilbon

Bizkaie! 2019-07-04 10:05   Pil-pilean

2019 Udako Campusa dakar Athletic taldeak.

Argazkia: Elorra | Ikusi handiago | Argazki originala

Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariei denporaldi-aurreko osasun-azterketak hasita dagozanean eta Koldo Aguirre Bidaurrazaga, Athletic Club-eko mito handienetakoa, 80 urtegaz Bilbon hil dan egunean, txikitxuenentzako udako campusen barri emon behar dogu.

2019ko uda honetan Athletic Club Fundazinoak 6-14 urte bitarteko umeentzako Campusa eskaintzen dau. Bertan dibertiduteaz eta euskerazko nahiz, ingelesezko ezagutzak hobetzeaz gan, futbol mundura hurreratuko dira eta batez be, Athletic filosofiara. Beti legez, profesional onenakaz Athletic Clubeko instalazinoak disfrutau ahal izango ditue Lezaman eta Athletic Clubeko jokalarien bisita eta berbaldiakaz gozauko dabe.

Lehenengo eta bigarren txandak amaituta, oraindino badago aukerarik parte hartzeko:

3. txandea: garagarrilaren 8tik 13ra.
4. txandea: garagarrilaren 15etik 20ra.
5. txanda: garagarrilaren 22tik 27ra.


Ordutegiak:

Astelehenetik barikura: 9:00etatik 18:00etara. Zapatuetan, barriz, 10:00etatik 13:00era. Aitagarria, txapelketearen eguna, ate edegien eguna izango da senideentzat).

Campusa Athletic Club taldeak Lezaman dituan instalazinoetan izango da.


Edukia

- Futboleko entrenamentuak Lezamako instalazinoetan.

- Askartza Clareteko instalazinoetan uger egiteko aukerea.

- Ibilaldiak.

- Hizkuntzak (ingelesa edo euskerea).

Zapatuetan ate edegien eguna senideentzat.

Matrikulearen barruan: Hamaiketakoa, bazkaria eta meriendea.

- Ekipamendu ofiziala eta personalizatua.

- Material didaktikoa.

- Erantzukizun zibileko asegurua.

- Entrenamenduak.

- Bisitak eta berbaldiak


Prezioa:

299€/Astea

% 10eko beherapena izango da Athletic Clubeko kide izan edo bazkide-txartela izateagaitik (Txartela, campusera joango dan umearen izenean egon behar da).

Aukerako garraioa: 24€/Astea (Eskari/lurraldeen arabera mugatutako garraioa).

Izena emon hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu