Aroa Uhartek eta Koro Navarrok irabazi dabe 2019ko Literatura Unibersala itzulpen-lehiaketea
2019-07-04 09:41 KultureaAleksandra Kollontairen eta Ernest Hemingwayren obrak itzuliko ditue.
Literatura Unibersala bildumea osotzen jarraitzeko EIZIEk antolatzen dauen itzulpen-lehiaketan epaimahaiak hartutako erabagiaren arabera, Aroa Uharte Zubillaga eta Koro Navarro Etxeberria dira 2019ko irabazleak: Uharteri Aleksandra Kollontairen Liubov pchel trudovyj (El amor de las abejas obreras) esleitu jako, eta Navarrori Ernest Hemingwayren The sun also rises.
Epaimahaia honako honeek osotu dabe: Mirentxu Larrañagak (Eusko Jaurlaritzea), Inazio Mujikak (Erein eta Igela) eta Roberto Serranok (EIZIE).
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!