'Gure', 'Line Guard', 'Corion' eta 'Haszten TV' dira Wanted 2019ko proiektu irabazleak
2019-07-03 13:29 KultureaLau proiektuek hurrengo diru-sariak jasoko ditue: 5.208€, 6.292€, 3.500€ eta 6.000€, hurranez hurran.
Hamaikagarren Wanted programeak, Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenerako Arloak bultzatzen dabena, honezkero hautatu ditu proiektuak: Gure, Ane Bernaola eta Borja Sarriarena; Line Guard, Iker Melendez eta Iñigo Lorenzorena; Corion, Iñigo García, Ignacio Infante eta Alexander Michajlowskirena; eta Haszten TV, Nerea García, Inazio Nieva eta Peru Ortuzarrena.
Gure egitasmoa, funtzino anitzetarako botila bat da. Hiru ezaugarri nagusi ditu: tolesgarria da, erabilteko erraza eta jasangarria'.
Line Guard medikuntzara bideratutako gailu bat da, zan edo arteria batean sartutako bidea ezustean ez aterateko gailua.
Corion munduan zehar dagozan streetwear erropa estilo desbardinak transmitidutea helburu dauen streetwear erropa marka bat da.
Haszten TV aniztasun funtzionala kirolaren bidez ikustarazotea helburu dauen telebistako programa bat da eta helburu nagusia gizarte bidezkoago eta inklusiboagoa lortzea da.
Lau proiektuek hurrengo diru-sariak jasoko ditue: 5.208€, 6.292€, 3.500€ eta 6.000€, hurranez hurran. Haszten TV-ri jagokonez, pilotaje-kontratazino baterako erabiliko dau saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!