Jon Barredok master amaierako lana, 'Edur', proiektu teknologiko bihurtu dau

Bizkaie! 2019-07-03 08:28   Pil-pilean

Proiektu soziala be abiarazo dau Nepalen sherpek eurek kudeatu deien mendiko turismoa.


Jon Barredo

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3) masterreko ikasle Jon Barredok oraintsu aurkeztu dau master amaierako lana: Search and Rescue SLren negozio plana. Proiektuan Lola Rojas ikaskideagaz ibili da eta teknologia barritzailea dauen Edur izeneko mendiko erreskate sisteman oinarritzen da.

Alex Txikonek urtarrila eta martia bitartean K2ra egindako azken espedizinoan erantzun bikainagaz probau eban Edur, egungo salbamendu teknologiak eskaintzen dauen mendizaleen atzemote-distantzia 30 aldiz biderkatzea lortu dauen sistemea. Gaur egungo teknologiak edur jausietan edo mendiko beste istripuetan galdutako personak 100 metroko distantzian seinaletea ahalbidetzen dau. Edur-ek, ostera, 3 km-ko tartea hartzen dau eta lorpen teknologiko ikaragarria da.

Oso esperientzia ona izan da arlo personalean, azken finean amesa baita holako leku batean egon ahal izatea eta espedizino bat bizitea. Arazo fisiko bat izan neban, ezkerreko hankako psoasa lesionau eta jatsierako 90 km-ak lesino horregaz eta inkomunikauta egitea baino helikopteroz bajatutea egokiagoa zala erabagi genduan, azaldu dau MBAe3 masterreko ikasle Jon Barredok.

Ekintzaile petoa izanik, Pakistanen eta Nepalen igarotako 30 egun horreek Aware proiektu soziala abiarazoteko be erabili ditu: Aware proiektu soziala da, eta mendiaren eta naturearen inguruan esperientzia turistiko ahaztezin eta arduratsuen sorkuntzan oinarritzen da. Era berean, mendiko turismoari eusten deutsien ezagutzak sherpek eurek –eta ez bitartekariek– monetizatzea nahi dogu. Gure proposamena da Airbnb enpreseagaz alkarlanean, zenbait herrialdetan turismo jasangarriko esperientziak antolatzea, trekkingean edo igoeran dabilzan garraiatzaileei eta mendiko langileei zuzen ordainduz, dino.


Jon Barredo (Vitoria-Gasteiz, 1994)

Enpresen Administrazino eta Zuzendaritzako gradua ikasi eban UPV/EHUn. Era berean, Mondragon Unibersidadeko Lidergo Ekintzailea eta Barrikuntzako gradua [MA1] eta UPV/EHUko Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzea (MBAe3) masterra be egin ditu.

MBAe3 aukera garrantzitsua izan da enpresen administrazinoan eta zuzendaritzan nituan ezagutza-teknikoak sendotzeko, baita Bilbora itzultzeko eta Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzea sustatzeko sistemea ezagutzeko arrazoia be, esan dau Barredok.


Nire amesa da proiektuok lantzen jarraitzea

Ekintzaile izatea eta idea barriak sortzea gaztetatik jatorko: 2014. urtean, karrerako bigarren urtean egoala, eski-bidaiak eta mendi-lasterketak antolatzeko junior enpresa alkarte bat sortu eban lagun batzuekaz. Geroago, mendizaletasunak bultzatuta, Edur eta Aware proiektuak abiarazo ditu: Nire amesa da Aware eta Edur proiektuak lantzen jarraitzea nire taldeagaz eta mendiaz gozetan segidutea. Edurri jagokonez, erreskate taldeakaz lehenengo kontratuak sinatzea espero dogu. Aware proiektuaren kasuan, ostera, lehen esperientziak abiarazo nahi ditugu Nepalen, Argentinan eta Pakistanen, gaineratu dau.

Jon Barredoren eta ‘Ekintzailetzea eta Enpresa Zuzendaritzea (MBAe3)’ masterreko beste ekintzaileen kasuak ikasketok oinarri teknologikoko enpresen idea barritzaileen jaube diran gazteei emoten deutsen bultzadearen erakusgarri dira, dino Maria Saiz Ekintzailetzea eta Enpresa Zuzendaritzea (MBAe3) masterreko zuzendariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu