'Bilboko etxebizitza sozialak ehun urte' erakusketea garagarrilean eta abuztuan ikusgai

Bizkaie! 2019-07-02 08:00   Kulturea

2018an, Bilboko Udal Etxebizitzen Mendeurrena bete zalako egingo da erakusketa hau.

Erakusketea Zabalgune plazako eraikinean dago ikusgai garagarrilaren 1etik irailaren 1era arte. Erakusketea urtarrilean inauguratu eben EHUren Bizkaia Aretoko Chillida gelan, Bilboko Udal Etxebizitzen mendeurrena ospatzeko ekitaldien testuinguruan. Zezeilean eta martian, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzan ikusi ahal izan zan. Gero, maiatzera arte, Erriberako Merkatura eroan eben, Bilboko Zazpi Kaleen bihotzera.

Erakusketea astelehenetik barikura ikusi ahal izango da, 8:00etatik 20:00etara.

Galerian, etxebizitza sozialak Bilbon bete dauen ehun urteko historiaren ibilbide arkitektonikoa jasoten da, argazkiak eta testuak tarteko dirala. Formatu interaktiboen bidez be ikusi daiteke, Udal Etxebizitzen webgunean.

Erakusketaren helburua da, ez bakarrik atzerantz begiratzea Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko organismo autonomo legez izan dauen historia eta etxebizitzen arloan gauzatutako jardun esanguratsuenak agertzeko, baita jenteari erakusteko jardun horreek zelako garrantzia izan eben be, orduko inguruabar historikoetan kokatuta, eta ze eboluzino izan daben momentuan momentukop arkitektureak eta urigintzeak eta bizitegietarako proiektu aitzindariek.

Helburu horregaz, erakusketeak azken ehun urteko timeline adierazgarria erakusten dau, mugarri erabagigarrienak modu bisualean ikusteko. Aukeraketeak arreta berezia emoten deutse etxebizitzearen alorrean aitzindariak izan ziran proiektuei.

Kontakizuna sei arotan banatzen da, horreetako bakotxak azalpen labur bat dauka, interpretazino hobea egin ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu