Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria
2019-07-02 08:10 KultureaIgaz Lur Gallastegik irabazi eban Saharako itsasoa izeneko nobeleagaz.
Ume literaturako lanak sortzeko bideratutako Mikel Zarate saria, Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabena, emon barik geratuko da 2019ko deialdian. Holan erabagi dau Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, aurkeztutako lanek nahikoa kalidaderik ez ebelakoan.
Kontuak kontu, saria 2010ean sortu zan, Lezamako seme Mikel Zarateren omenez eta euskerazko ume literaturea aberasteko helburuz. Hamar urteko ibilbidean, Julen Gabiria, Gaizka Arostegi, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña edo Xabier Olaso lako irabazleak izan ditu. Igaz Lur Gallastegik irabazi eban Saharako itsasoa izeneko nobeleagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!