Aiko-k jantza tailerra eta hobekuntza ikastaroa dakarz

Bizkaie! 2019-06-28 08:35   Kulturea

Arratiako Areatzan egun biko tailerra emongo dau Aiko Taldeak hilaren 29an eta 30ean.

Hamar urte baino gehiago musika eta jantza tradizionala eguneratzen eta ezagutarazoten lanean dabilen AIKO Taldeko musikari eta jantza maisu kolektiboak, prestakuntza jarduera programa sakona hasiko dau astegoien honetan. Arratiako Areatzan egun biko tailerra emongo dau, eta EHU/UPVko Leioako campusean bost jardunaldiko jantzearen hobekuntza eta didaktika ikastaroa. Interesauta dagozan lagunek bi jardueretarako oraindino bete barik dagozan azken plazak eskuratzeko aukerea dabe.

Lehenengoa jantza tailer monografikoa da, Larrain Jantza ezagunaren inguruan. AIKO Taldeak Javier Lana eta Raquel Ugartondo Taller de Danza Popular de Tierra Estella taldeko kideen eta Bizkaiko Gaiteroak taldeko musikarien laguntzinoa izango dau.

Zapatuan, 17:00etatik 20:30era eta domekan 10:00etatik 13:30era egingo dan irakaskuntza jarduereagaz batera, programeak, zapatuko klaseak amaitzean ospatuko dan erromeria be jasoko dau. Matrikuleak 50 euro balioko ditu, eta Areatza Hotel Bainuetxeak prezio bereziak eskaini ditu izena emon daben personentzat, pensino osoa eta zirkuitu termala be bai. 


Hobekuntza ikastaroa

Bigarren prestakuntza jarduerea luzeagoa izango da, arratsaldeko bost saio jasoten baititu (17:00etatik 20:30era), garagarrilaren 1etik 5era. Oraingo honetan hobekuntza ikastaroa izango da, AIKO Taldearen metodologia ezagutu edo horretan sakondu gura daben musika edo jantza irakasleei, jantza maisuei, musikariei, jantzariei edo zaleei zuzenduta, batez be. Euskal jantza tradizionalak erakusteko eta ikasteko modu desbardinaren bitartez ikerketa eta birsozializazinoa sustatuz dauen esperientzia luzean oinarrituta AIKO Taldeak urteak daroaz bere metodo berezia ikertzen eta transmitiduten.

Ikastaroa EHU/UPVko Hezkuntza Fakultadean (Leioako campusean) egingo da, eta matrikuleak 75 euroko balioko ditu. Klaseak emoteko taldea Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Patxi Laborda (jantza maisua), Josu Garate (jantzaria) eta Marijose Lopez Ugarte (pianistea, txistularia eta musika irakaslea) AIKO taldeko kideek osotuko dabe.

Interesatuta dagozanek mezu elektronikoa bialdu behar dabe: aiko@aikotaldea.eus helbidera, Jantzearen Didaktika ikastarorako dala argituz. 


Ikastaroan izena emoteko

Zure izen-abizenak adierazo eta 50 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Alkartea): ES85 2095 0233 10 910994 3783


Hotel Balneario Areatza

Ohikoa danez, Hotel Areatzakoek, eskaintza berezia atondu dabe ikastaroan parte hartzen dabenentzako: Gela bikotxean, zapatuko afaria, lo egitea, domekako armozua eta bazkaria 56€, balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala barne.

Informazino gehiago eta hotelean izena emoteko ondoko telefono zenbakia erabili: 946 57 27 05


Taller de Danza Popular de Tierra Estella

Bizkaiko Gaiteroak

AIKO Taldea


Bagilak 29

17:00-18:30 Ikastaroaren hasierea Areatzako udaletxean.

18:30-19:00 Deskantsua.

19:00-20:30 Berriz ikastera.

20:30 Jantzaldi-erromeria Bizkaiko Gaiteruakaz.


Bagilak 30

10:00-11:30 Ikastera.

11:30-12:00 Jolastokira.

12:00-13:30 Barrirop lanera.

13:30 Agurra eta hurrengorarte.

*Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu