I. Ana Diosdado Antzerki Saria deitu dabe

Bizkaie! 2019-06-25 12:27   Kulturea

Lanak bialtzeko epea 2019ko abuztuaren 20an zarratuko da.

Gaur egungo emakumezkoen bikaintasunezko sorkuntza eta dramaturgia sustatu eta agirian jarteko helburuagaz, SGAE Fundazinoak bardintasunagazko konpromisoa erakusteko atondu dau Ana Diosdado 2019 SGAE I. Antzerki Saria.

SGAEko emakumezko bazkide guztiak aurkeztu ahalko dira deialdira, edozein nazionalidadekoak. Espainiako edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu leikiez antzerki-lanak, baita portugesez be. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 20an amaituko da.

Aurkeztutako lanek erabat originalak izan behar dabe. Informazino gehiago eta oinarriak hemen.

Epaimahaia SGAE Fundazinoak izentauko dau, eta arte eszenikoen arloko profesional ospetsuek osotuko dabe. Saritutako lanaren egileak 4.000 euro irabaziko ditu.

Horrezaz gan, irabazlearen testua SGAEren Irakurketa Dramatizatuen Zikloan aurkeztuko da. Bide batez, lan hori urtero SGAE Fundazinoak Teatroautor zigiluaren bidez kaleratzen dituan obren artean argitaratuko da. Lan irabazlea 2019ko zemendiaren 11n aditzera emongo da, Alakanten, Antzerkigile Garaikideen Espainiar Antzerkigintza Erakustaldian.


‘Ana Diosdado’ 2019 SGAE I Antzerki Saria

Emakumezkoen antzerkigintza garaikiderako euskarri eta erakuslehio izan nahi dau ekimen honek, eta, bide batez, Espainia lan egin dauen emakumezko antzerkigile eta egile esanguratsuenetako baten memoria omendu: Ana Álvarez-Disodado Gisbert (1938-2015). Haren obra ospetusenen artean ditugu: O lvida los tambores, Usted también puede disfrutar de ella edo eta Anillos de oro  serie arrakastatsua (TVE). Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren presidentzian egoniko lehen emakumezkoa izan zan, 2001etik 2007ra, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu