Euskadiko Ikasleen Orkestrea, udako kontzertuei ekiteko prest

Bizkaie! 2019-06-24 08:43   Musikea

Ajangizen egonaldia egiten dabiz, eta hilaren 28an birea hasiko dabe.

Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztea | Ikusi handiago | Argazki originala

Oporrak hartu eta berehala, udako kontzertuen zikloari heldu deutsie Euskadiko Ikasleen Orkestra Gazteko neska-mutilek. Azken entseguak egiteko, Ajangizko Lurraska aterpera joan dira gaur, astelehena, alkarregaz egonaldia egiten. Urdaibaiko Biosferearen Erreserbearen bihotzean pasauko ditue lau egun, astearen amaierako kontzertuak preparetan.

Gasteizen izango da EIO Gaztearen lehenengo emonaldia, barikuan, bagilak 28. Zapatuan Getxon egongo dira, Muxikebarri aretoan, eta, azkenik, domekan Donostian joko dabe. Kontzertu guztiak dobakoak dira, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Donostiakoa izan ezik (12:30).

Kontzertuak Jean Sibeliusen Karelia Obertura piezeagaz hasiko ditue, programazinoaren arabera. Ondoren, Edward Griegen Peer Gynt Suite-ren 1. eta 2. zatiak joko ditue. Txaber Fernandez izango da zuzendaria.

EIO gaztea 2010-2011 ikasturtean sortu zan, 11 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Gaur egun, 83 musikari dagoz, danak konserbatorio edo musika-eskoletako ikasleak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako Orkestra Gaztearen proiektuak beste orkestra bi daukaz: EIO Txikia, 10 eta 13 urte bitarteko ikasleentzat; eta EIO, 15 eta 19 urte bitartekoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu