Mario Larrinagaren kartelak iragarriko dau 2019ko Aste Nagusia

Bizkaie! 2019-06-20 13:12   Kulturea

Mario Larrinaga Mochalesek irabazi dau Kartelen Lehiaketea, gainerako proposamenen aurretik botoen %40,75 hartuta.

Mario Larrinaga Mochales, 20 urteko artistea kartel irabazlea eskuetan dauela. | Ikusi handiago | Argazki originala

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi eta Jaietako Batzorde Mistoko Presidenteak eta Aste Nagusiko 41. Kartel Lehiaketako Epaimahaiak, 2019ko Aste Nagusiko irudi ofiziala izango dan kartel finalistea aurkeztu dabe gaur, bagilak 20: Egilea Mario Larrinaga Mochales da, 20 urteko artistea, gainerako proposamenen aurretik botoen %40,75 hartuta. UPV/EHUn publizidadea ikasten dabilen bilbotar gazteari zorionak Bizkaie! atarikoon partez

Festak bihotzez, Beti Marijaia, Hsiera, We Love Matijaia, Gure mundua eta Bilbao con los brazos abiertos dira, partaidetzan oinarritutako aurtengo sariketa tradizionalera aurkeztutako 133 lanen artean aukeratu diran seiak.

Kartel irabazlea aurkeztu aurretik Epaimahaia batu da: Jaietako Zinegotzi eta Jaietako Batzorde Mistoko Presidentea, Asier Abaunza eta Yolanda Diez zinegotziak; Joseba Solozabal Nervión Taldeko kazetari eta 2009ko Aste Nagusiko Pregoilaria; eta diseinu eta komunikazino munduko zenbait profesional, Iraide Egia, diseinatzaile grafikoa eta Logoritmo agentziaren zuzendaria; Sandra Atutxa DEIA egunkariko kazetaria; Esmeralda Herlo blogari bilbotarra; José Felix Ruiz Trupp Publicidad enpresako Kontu Zuzendaria eta Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteko Presidentea; eta Bilbao Art District-eko Komisarioak, Andrea Estankona ikerlaria eta MawatreS artistea.

Herri botazinoari jagokonez, 2019ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko epea joan dan barikuan, bagilaren 14an, zarratu zan. Lehiaketea sistema mistoa erabiliz egin da, on line www.bilbao.eus webgunearen bitartez eta Euskal Museora zuzenean joanda.


Aste Nagusia 2019

Aurten, Aste Nagusia abuztuaren 17tik 25era izango dira. Jaietako lantaldea egitaraua atontzen dabil eta aurkezpenean aurreratu dabenez, aurreko edizinoetako erantzun ona errepetidutea espero dogu, parte-hartze handiagaz eta giro atseginagaz. Jo eta su gabiz lanean, kalean doban eskainiko ditugun jardueren zehetasun guztiak adosteko. 400 ekintza baino gehiago izango dira guztira.

Gaur irudiaren aukeraketeagaz hasiko gara, hori baita Bilboko jaiak mundu zabalean ezagutzera emoteko modurik onena. Holan, Gure mundua irudia erakutsi dau Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak, epaimahaiaren izenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu