Santiago Onaindia ikerketa-bekarako deialdia zabalik

Bizkaie! 2019-06-19 13:50   Kulturea

Irailaren 13ra arte aurkeztu leitekez hautagaitzak.

Santiago Onaindia, bekearen izena haren omenezkoa da | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal literaturearen inguruko azterlanak bultzatzeko deitu dau Amorebieta-Etxanoko Udalak XVI. Santiago Onaindia Bekea, Ametx erakundearen bidez. Aurkezten diran proposamenen artean, bat aukeratuko dau epaimahaiak, eta urtebete izango dau ikerketea egin eta amaitzeko. 12.000 euroko laguntzinoa dauka bekeak.

Taldeka zein banaka aurkeztu leitekez proposamenak, irailaren 13ra bitartean. Euskal literaturearen ingurukoak izan beharko dira lanak, euskeraz eginak. Ganera, euren proiektuen inguruko azalpenak be aurkeztu beharko ditue hautagaiek deialdira, hau da, zergaitik dan gai interesgarria, zelan egingo daben ikerlana eta abar.

Oinarriak hemen.

1989an egin eban Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Bekearen lehenengo deialdia. Euskal literaturearen arloan ikerketea sustatzeko asmoz sortu eban sariketea, eta arlo hori lantzen daben ikerlariei zuzenduta dago gaur egun be. Urte birik behingo ekimena da.

Bekearen irabazleak lana osorik entregau eta epaimahaiak ontzat joten dauenean, ikerketea liburu baten plazaratzea da asmoa. Orain arte, behinik behin, holan egin izan da, 1995ean Labayru Fundazinoagaz argitalpenerako akordioa lortu zanetik. 2017ko lan irabazlea izango da argitaratzen hurrengoa: Lourdes Otaegi Imaz eta Garazi Otxagabia Letamendiaren Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan izenekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu