Gure Zirkuak Bizkaian emongo dau hilebete

Bizkaie! 2019-06-19 09:53   Kulturea

Mungian, bagilaren 21etik 30era eta Bakion, garagarrilaren 12tik 20ra.

Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emonaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, bagilaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, garagarrilaren 12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emonaldiak izango dira.

Sarrerak salgai dagoz ticketea eta eventbrite atarietan, eta zirkuko txarteldegian be bai.

2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak bigarren bireari ekin eutson pasa dan maiatzaren 3an. Azken hilebete eta erdian Oiartzunen, Berrizen eta Gasteizen izan da Gure Zirkua, eta honezkero 9.000 persona inguruk ikusi dabe aurtengo birako ikuskizun barria.

2019ko udako lehen hilebetea barriro Bizkaian egingo dau euskal troupe-ak; Mungian eta Bakion, hain zuzen be; Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emonaldiak izango dira eta.

Mungian 11 emonaldi eskainiko ditue bagilaren 21etik 30era; Atxurizubi parkean kokatuko da karpea. Ondokoak dira emonaldien data eta ordu zehatzak:

- Bagilaren 21an, barikuan, 18:00etan eta 20:30ean.

- Bagilaren 22an, 18:00etan eta 20:30ean.

-Bagilaren 23an, 12:00etan eta 17:00etan.

- Bagilaren 28an, 18:00etan eta 20:30ean.

- bagilaren 29an, 18:00etan eta 20:30ean.

- Bagilaren 30ean, domekan, 12:00etan.


Bakion garagarrilaren 12tik 20ra izango da euskal karpea, herriko parkean (Goienkalen). Emonaldien egunak eta ordu zehatzak, ondokoak:

- Garagarrilaren 12an, barikuan, 18:00etan.

- Garagarrilaren 13an, 18:00etan eta 20:30ean.

- Garagarrilaren 14an, 18:00etan.

- Gargarrilaren 18an, 18:00etan.

- Garagarrilaren 19an, 18:00etan.

- Garagarrilaren 20an, domekan, 18:00etan eta 20:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu