XI. Ezagutzearean Mugak sariak emongo ditue Bilbon

Bizkaie! 2019-06-18 08:55   Kulturea

Sariok Bilbogaz lotu nahi izan ditugu, uri hau ezagutzearen eremu eta ikur bihurtzeko.

Sariok Nobel Sarien atarikotzat joten dira eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak adierazo dauenez, lehenengo aldia da Uriaren 719 urteko historian mundu osoko buru adimentsuenetako batzuk batzeko ohorea eta pribilegioa doguna.

BBVA Fundazinoko presidente Carlos Torres Vilaren esanetan, Bilbon dagoz BBVAren sustraiak, eta adierazo dauenez, sarien ezaugarriak euskal gizartearenak be badirala kontuan hartuta, euskal gizartea izanik BBVA Taldearen jatorria, sariok Bilbogaz lotu nahi izan ditugu, uri hau ezagutzearen eremu eta ikur bihurtzeko.

Bilboko Udalaren Arabiar Aretoa munduko ezagutzearen erdigune bihurtu da bart, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta gainerako udalkideek BBVA Fundazinoaren XI. Ezagutzaren Mugak Sarien irabazleei eta epaimahaiari egindako harrereari esker.

Jentaurreko agerraldian, Aburto Alkateak eskerrak emon deutsoz BBVA Fundazinoari, Bilboren alde egindako apustuagaitik, gure uria Ezagutzaren Mugak Sarien aurtengo zein ondorengo edizinoetarako egoitzatzat aukeratuz, eta Udaletxeko Arabiar Aretoan egindako ekitaldiaren aparteko garrantzia nabarmendu dau, izan be, uriaren 719 urteko historian lehenengo aldiz, mundu osoko buru adimentsuenetako batzuk batzeko ohorea eta pribilegioa izan da.

Nazinoarteko epaimahaiari eta BBVA Fundazinoaren sariak jaso dituenei zuzenduta, persona guztientzat hobea irudikatu beharrean gagozan munduko hazi intelektuala dirala esan eta eskertu egin deutse Bilbora etorri izana: aukera bat da hartu-emon barriak egiteko, eta, seguru nago, hori lagungarria izango da bilbotarrek hain berezkoa daben espiritu barritzaile hori gehiago handitzeko .

Kategoria gehienetan, 50 eta 60 izendapen jasoten dira urtero-urtero, eta azken erabagia nazinoarteko epaimahai batek hartzen dau. Era horretan, Ezagutzaren Muga Sarien lehenengo hamar edizinoetan, ia 93 persona eta erakunde izan dira sarituak, eta horreetako zazpik, ondoren, Nobel saria jaso izan dabe: Shinya Yamanaka, Medikuntzako Nobel saria 2012an; James P. Allison, Medikuntzako Nobel saria 2018an; Robert J. Lefkowitz, Kimikako Nobel saria 2012an; Lars Peter Hansen, Ekonomiako Nobel saria 2013an; Jean Tirole, ekonomiako Nobel saria 2014an; Angus Deaton, Ekonomiako Nobel saria 2015ean; eta William Nordhaus, Ekonomiako Nobel saria 2018an.


Bilbo, ezagutzearen eremu

Ezagutzearen Mugak Sarien lehenengo hamar urteen ostean, BBVA Fundazinoak erabagi dau beste bultzada bat emotea sarion ospeari eta hemendik aurrera Bilbon ospatuko da sariak banatzeko azken galea: gaur arratsaldean, hilaren 18an, izango da, Euskalduna Jauregian, sariak banatzeko ekitaldia.

Carlos Torres Vilak nabarmendu dauenez, Bidea edegita eukiteko bokazinoa eta proiekzinoa daukaz, ezagutzearen, artearen eta barrikuntzearen kultura sendo batean oinarrituta. Haren esanetan, sarien ezaugarriak euskal gizartearenak be badira, eta BBVA Taldeak gizarte horretan daukaz jatorria eta nortasun-ezaugarriak.

Kontuak kontu, nazinoarteko sariek 12 persona honeen lana aldarrikatu dabe:

Charles L. Kane eta Eugene Mele (Oinarrizko Zientziak); Jeffrey I. Gordon (Biologia eta Biomedikuntzea); Ivan Sutherland (Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak); Gretchen Cara Daily eta Georgina Mace (Kontserbazinoaren Ekologia eta Biologia); Anny Cazenave, John A. Church eta Jonathan Gregory (Klima-aldaketea); Claudia Goldin (Ekonomia, Finantzak eta Enpresen Kudeaketea); Noam Chomsky (Humanidadeak eta Gizarte Zientziak); John Adams (Musika eta Operea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu