XXII. Artea ikasbide programea Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2019-06-17 07:55   Kulturea

Aurten, bagilaren 18tik irailaren 15era bitartean egongo da ikusgai Museoaren Hezkuntza gelan.

Gaur, bagilaren 17an, Guggenheim Bilbao Museoak 2018–19 ikasturteko Artea Ikasbide egitarauaren erakusketea aurkeztu eta jarraian Eraki kolektiboko jantzariek performance bat egin dabe:

1998an sortu zanetik 3.200 neska-mutil izan dira hezkuntza-programa barritzaile honetako parte-hartzaileek Alberto Giacometti. Atzera begirakoaDiana Thater eta Architecture Effects erakusketak izan ditue inspirazino-iturri.

Artea ikasbide programearen helburua da ikasleei eskola-curriculumeko gaiak ikasteko bideak eskaintzea, olgetearen eta praktika artistikoaren bitartez.




Kontuak kontu, Iñaki Gracenea, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Ixone Sádaba, Karlos Martínez Bordoy, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio, Ibon Sáenz de Olazagoitia eta Manu Uranga artistek ikasturte osoan zehar 20 saiotan banatutako tailerrak diseinau eta dinamizau ditue Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Sailagaz eta EAEko bederatzi ikastetxetako profesionalakaz alkarlanean, eta esperientzia horreetatik sormenez betetako hainbat proposamen atera ditue: buztinezko ahoak, sudurrak eta belarriak; antxinako tribu eta zibilizazinoetan inspirautako maskarak; animazino-bideoak; material birziklagarriakaz egindako landare-eskulturak; edo inoiz ikusi bako faunaz osotutako animaliategia.

Argazkigintzea, pinturea, eskulturea edo performancea lako bitarteko artistikoen bidez neska-mutilei aurkikuntzak egiten, esperimentetan, ikusten dabenaz hausnartzen eta ingurua ulertzen laguntzea da ekimen honen helburua.

Erakusketea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lankidetzeagaz eta BBKren babesagaz antolatu da (erakundeak bost urte beteko ditu Fundazino moduan), eta hezkuntza gunean ikusgai jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi ikastetxetako 209 ikasleren lanak.

Kontuak kontu, topaketea izan da goizeon, Gorka Martínez, hezkuntza-egitarau honen babesle dan BBK-ko Zuzendari Nagusia, Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia eta Iñaki Gracenea, artistea bertan zirala.

Bisitaldiaren ostean, performancea izan da Erakiren eskutik.

Horrezaz gan, parte hartu daben 209 ikasleak, artistak, irakasleak eta Museoko hezitzaileak egon dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu